GARA > Idatzia > Saskibaloia

Emakumeen liga

Hondarribia-Irun erreakzionatu ezinik dabil eraso joko txarraren erruz

CELTA VIGOURBAN  59
HONDARRIBIA-IRUN 49

GARA | VIGO

Hondarribia-Irunek ligan erreakzionatu ezinik jarraitzen du. Ligaren lehenengo laurdena pasa den honetan, Jon txakartegirenak bi garaipen lortuta, sailkapenaren hamargarren postuan daude, azken postuetatik hurbilago goikoetatik baino.

Atzokoan hondarribiarrek Celta Vigourbanen aurka jokatu zuten. Galiziarrek defentsa ona egin zuten, baina are errazago jarri zizkieten gauzak gipuzkoarrek; erasoan gaizki ibili ziren, azken laurdenean batez ere, bost puntu ziztrin baino ez baitzituzten saskiratu.

Aurreneko eta azken laurdenetan oinarritu zuen bere garaipena Celtak. Gipuzkoarrek baino lan hobea egin zuten errebotean, eta bigarren aukerei esker abantaila polita eskuratu zuten.

Hala ere, aurretik jartzea lortu zuen Hondarribia-Irunek hirugarren laurdenaren azken zatian: 40-44. Maja Erkicek 5-0 ko partziala eman zion bere taldeari laugarren laurdenaren aurretik, eta bere taldekideek partziala 19-5era luzatu zuten, eta Txingudiko badiako taldearen ahalegina hutsean uztea lortu zuten.

Erkic eta Torrens izan ziren partidako saskiratzaile nagusiak, 15 punturekin. Hondarribia-Iruneko jokalari ohi Mujanovicek, berriz, 12 puntu eta 12 errebote eskuratzea lortu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo