Ilargi Iraizoz, Olaia Zalba eta bost sinadura gehiago Iruñea
Media Markt, «yo no soy tonto»
Horrela dio iragarkiak, tontoak ez, euskaldunak bai, eta hara hurbildu ginen zazpi lagun opari bat erostera. Aukeratua genuenean, kutxara gerturatu eta ordaintzeko orduan EHNA ez zigutela onartzen esan zigun kutxazainak. Azalpenak eskatu genituenean, arduraduna etorri zen eta DNI española soilik hartzen zutela azaldu zigun. Horrek zer esan nahi du? Kanpotar batek, ingeles batek edo frantses batek esaterako, ezin duela Media Markten erosi DNIrik ez duelako? Edo euskal herritar gisa identifikatzen gaituen dokumentua ez dutela onartzen?
Erreklamazioa egitera joan ginen. Ez gintuen batere harritu paperak gaztelania hutsean egoteak. Eta, gainera, ez zuten denontzako erreklamazio orririk. Gauzak horrela, bi erreklamazio soilik egin ahal izan genituen.
Honek erakusten digu multinazional hauen politika inperialista; gure herrira etorri eta ez dutela gure hizkuntza ere errespetatzen.
Jarrera hauen aurrean, jendea animatu nahi dugu, batetik gure herrian gure hizkuntzan aritzera eta, bestetik, gu euskal herritar bezala sentiarazi eta identifikatzen gaituzten dokumentu, ikurrak... harro erabiltzera. Erakuts diezaiegun euskaldunak garela eta Euskal Herrian gaudela.