GARA > Idatzia > Irrati-telebista

Info 7 irratiko web gune berriak eragin-trukea sustatu nahi du

Iragan den astean Urruñan kokatutako irratiak bere web gune eraberritua aurkeztu zuen. Diseinu berritzaile horrekin bilatzen dituzten helburu nagusien artean, entzuleekin hartu emana areagotzea eta erabilgarritasuna erraztea daude, besteak beste.

p058_f02_142x80.jpg

Itziar PEREZ | IRUÑEA

Aurpegi berria estreinatu du Urruñako Info 7 irratiak pasa den astean. Internet bidez entzun daitekeen hedabide horrek bere web gune berria aurkeztu du. Gari Mujikak, Info 7-ko koordinatzaileak, azaldu duenaren arabera, «Interneten gure irratia entzuteko erraztasuna eta erosotasuna bilatu nahi izan dugu». Aldaketa hori egiteko arrazoietako bat da Internet bezalako baliabide bat erabiltzeko ohitura asko ez duten pertsonek orain arte aurkitu dituzten zailtasunak saihestea. Horregatik, Info 7 irratia erraztasunez eta erosotasunez entzuteko aukera izan dezaten, www.info7.com helbidean sartu eta play botoiari ematea besterik ez dute egin beharko.

Web guneak eskainiko dituen beste berritasunen artean orriak hartu duen blog itxura da. Hori dela eta, hemendik aurrera irratsaio bakoitzak bere dinamika propioa izango du. Modu horretan, saioen edukien aurrerapenak, informazioa eta web gunearen eragin-trukea lortu nahi izan da. Horretaz gain, irratiak Podcast zerbitzua hedatu nahi du, hau da, aurrerantzean entzuleek, doako bazkidetza baten bidez, Info 7-ren web gunean sartu eta MP3 formatua duten irratsaioen artxiboak jaitsi eta entzuteko aukera izango dute. Diseinuari dagokionez, eta aipatutako helburuak lortu nahian, web gunean irudiz lagunduriko sailak daude. Entzulea Info 7-n sartu, eta berehala begibistan agertuko zaizkio orriak eskaintzen dituen edukiak eta baita programazio osoa ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo