GARA > Idatzia > Saskibaloia

ACB Liga

Gasteiztarrek partida estuak ezin ditzaketela irabazi erakutsi dute

Tau Baskoniak laugarren neurketa jarraian galdu zuen. Ostera ere, azken laurden estu batean jo zuen hondoa, aurreko hiru zatietan markagailuan ihes egiteko aukerak alperrik galtzen utzita. Hunter eta Juanjo Triguero izan ziren murtziarren jokalari onenak

POLARIS WORLD 88

TAU BASKONIA 82

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Bolada oso txarrean dago Tau Baskonia. Neven Spahija berberak prentsaurrekoan esan zuen moduan, «zulo beltz» sakonean dago. Izan ere, okerrena ez baita talde gasteiztarrak joko eskasa edo defentsa ahula egiten duela, baizik eta ez dela, inola ere, neurketa esturik irabazteko gai. Hunter eta Triguerok min itzela eman zuten, eta laugarren laurden kaxkar baten erruz bolada txar hau eteteko aukera galdu zuten Neven Spahijarenek. Hunter eta Triguero izan ziren gasteiztarren borrero nagusiak.

Dena den, igarri zen gasteiztarrak ez zirela Murtziara denbora-pasan joan. Tau Baskoniak, Johnsonen eskutik -gasteiztarren elastikoaz jokatzea daukan azken partida izan liteke atzokoa-, hasiera ona egin zuen. Splitter Triguero baino hobeto ari zen eta Planinicek urrunetik asmatzen zuen. Aurreneko laurdena 19-23 amaitu zuten.

Bigarren laurdenean, Prigioni, Rakocevic eta McDonalden eskutik zortzi puntuko aldea egin zuten baskonistek: 36-44. Atsedenaldia iristear zela, Risarcherrek saskiratu hiruko batek -eta hor Planinic ez zen behar bezain argi ibili- estutu zuen markagailua, 39-44raino.

Ihes egiteko aukera galdu

Ongi ekin zioten baskonistek hirugarren laurdenari. Defentsan nahiko zorrotz eta, Prigioni eta Rakocevicen eskutik, zortzi puntuko aldea egitea lortu zuten: 43-51. Partida haustear izan zuten une batez arabarrek.

Ihes egiteko azken aukera hortxe joan zitzaien, ordea. Murtziarrek ahal bezain beste zorroztu zuten defentsa eta asko hurbildu ziren 6-0ko partzialaren ostean: 49-51. Prigioni itsutu egin zen kolpetik, defentsak ez zuen behar bezala funtzionatzen eta etxekoek sinetsi zuten irabaz egin zezaketela.

57-60 amaitu zen hirugarren laurdena, baina okerrena iristear zegoen. Erabat ezustean, Polaris World Murtziak 11-2ko partziala sartu zion talde gasteiztarrari, Hunter buru zutela. Tau Baskoniako jokalari ohi Oscar Garciak gauzatu hiruko batek markagailua 68-62 ipini zuen. Laugarren porrotaren mamua hortxe zegoen.

Urduritasunak alarma guztiak piztu zituen gasteiztarrengan. Splitter eta Prigionik markagailua 72-70 arte estutu zuten eta minutu bat beranduago Rakocevicek 76-76 berdindu.

Hala ere, etxekoek Triguero eta Hunterren eskutik abantaila hartu zuten berriro ere, eta jokalari arabarrek ez zuten berdintzen jakin. 88-82 eta krisia bete-betean.

 

Neven Spahija: «Estamos inmersos en un agujero negro»

Taciturno, meditabundo, con aire de no saber bien qué le está pasando a su equipo, Neven Spahija era un hombre solo con sus circunstancias, penosas ayer como en pocas ocasiones. Las preguntas, más lastimeras que zahirientes, de los periodistas gasteiztarras que acudieron a Murcia, no recibieron las habituales raciones de aplomo del de Sibenik, sino la más firme autocrítica al reconocer tanto la victoria de los locales como la crisis del Tau Baskonia.

«Murcia ha merecido ganar. Ha jugado con paciencia durante todo el partido, buscando su momento para llevarse el encuentro. Por nuestra parte, honestamente no puedo decir qué puede estar fallando. Tau Baskonia es uno de los mejores equipos de Europa, pero ahora mismo estamos inmersos en un agujero negro. Seguramente volveremos a ser más fuertes y a ganar. Pero no puedo decir cuándo será. Por otra parte, me resulta muy difícil, con toda mi experiencia, y aunque nunca pretendo buscar excusas, pero me es imposible comprender por qué mi equipo lanza 23 tiros libres menos en cada encuentro. Sin embargo, debo asumirlo como error mío».

Por último, el técnico de Sibenik aclaró sus siguientes pasos y comentó que se «sentará» con Josean Kerejeta en busca de la solución a los problemas.

«Lo primero que debo hacer en estos momentos es sentarme con el presidente y ver cómo mejorar de cara al futuro. Este equipo; uno de los mejores clubes de Europa, la mejorar organización, una de las mejores plantillas, las mejores condiciones de trabajar, no puede seguir así y es que algo no funciona».

G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo