GARA > Idatzia > Euskal Herria

Haize ufada indartsuek aldamioak eta zuhaitzak kendu beharra eragin zuten Gipuzkoan

GARA |

Egun haizetsua eta euritsua izan zen atzokoa Euskal Herrian, batez ere, mendi gailurretan eta itsasaldean.

Ipar-mendebaldeko haize zakarrak 87 kilometro orduko abiadura izan zuen eguerdi aldera Hondarribiko aireportuan, eta suhiltzaileak askotan irten behar izan zuten. Donostiari dagokionez, haizearen eraginez espaloietan eta galtzadetan erorita zeuden zuhaitzak, aldamioak eta hesiak kendu behar izan zituzten, batez ere.

Baina ez bakarrik Donostian, Gipuzkoako beste hainbat tokitan ere haizeak egunean zehar kalte txikiak sortu zituen, baina arazoak ugari. Gipuzkoako suhiltzaileek esandakoaren arabera, Irungo mugaren inguruetara egin zituzten irteera gehienak, kasu askotan haize zakarrak teila batzuk askatu eta kalera bota zituelako.

Itsasertzean, haizeak olatu handiak sortu zituen eta Donostian jende andana batu zen Paseo Berrian, naturak sortutako ikuskizunaz gozatzeko asmoz.

Gaurko eguraldi iragarpenen arabera, haizeak zakar jarraituko du Euskal Herrian, baina atzo baino lasaiago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo