GARA > Idatzia > Errugbia

Ohorezko Maila

Bera Berak lehen zatian galdu du partida Pozueloren aurka

BERA BERA 11

POZUELO 18

J.L. | DONOSTIA

Spyro Bera Berak defentsan lortutako puntua batu zuen atzo, eta agian partida hasi aurretik eta, lehen zatia ikusi ostean, balekotzat eman ziteken, Ligako talderik indartsuenetakoa baitzuen aurrean, baina bigarren zatia ikusita, gutxitxotzat jo daiteke.

Haize handia ibili zen atzo Donostian. Haizea alde zutela, lehen berrogei minutuetan madrildarrak erabat nagusitu ziren, eta lehen zatiaren erdirako, 0-11 aitzinetik ziren.

Buenok bi zigor-kolpe gauzatu zituen, eta aldea murriztu egin zen, baina madrildarrek zazpi puntu batu zituzten azkeneko minutuetan, eta 3-18koarekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian, gauzak erabat aldatu ziren. Han gipuzkoarrek izan zuten haizea aldeko, eta aurkariari ez zioten utzi zelai erditik pasatu ere egiten. Aukerak izan zituzten, bi jokalari gehiagorekin ere aritu ziren, baina Pozuelok atzean lan sendoa egin zuen.

11-18ra gerturatu zirenean, norgehiagoka amaitzeko hamabi minutu falta ziren, eta denbora zegoen partidari buelta emateko, baina beste punturik lortzeko modurik ez zen egon, nahiz eta behin baino gehiagotan entseguak oso gertu izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo