Setien: «ETAren ezabatze hutsa baino gizatiarragoa da elkarrizketa»
GARA |
Donostiako gotzain emeritu Jose Maria Setien elkarrizketaren alde agertu zen, atzo, ``El Correo'' egunkariak kaleratutako elkarrizketan. Bere aburuz, elkarrizketa «ETAren ezabatze hutsa baino gizatiarrago eta kristauagoa da».
Setienek adierazi zuen «hil gabe eta errepresiorik gabe» elkar ulertzea «hobea» dela eta hortaz, dei zuzena egin zien gobernuei «engainatzen ez uzteko eta ez erratzeko».
Gatazkaren konponbide politikoa bilatzeko orduan, gizarte guztiak ordezkatua egon behar due- la uste du. Hala, ezker abertzaleak ere egon behar duela esan eta Alderdien Legeak hori uka ez dezan galdegin zuen.
Capbretonen bi guardia zibil hil izanaz ere aritu zen gotzaina eta horrek «elkarrizketarako behar den giroaren kontra» egiten duela deritzo.
Era berean, 18/98 sumarioan auzipetutakoek jasandako zigorren oinarrian «Alderdien Legearen aplikazioa» dagoela azaldu zuen. Are gehiago, lege horrek «egokitze oportunista baimentzen» duela salatu zuen.