GARA > Idatzia > Kirolak

IZOTZ HOCKEYA

Hormadik denboraldiko lehenengo porrota izan du Puigcerdan

J.L. | BAIONA

Heldu da denboraldiko lehen porrota Hormadirentzat; larunbat gauean sailkapeneko lehenengoaren aurka galdu zuen, Puigcerdaren aurka, 5-3.

Partida ederra egin zuten Ligako bi talderik onenek. Garbi dago aurten behin baino gehiagotan jokatu beharko dutela, sailkapeneko lehen postua baino zerbait gehiago jokoan dutela. Angeluarrek ostegunean ere jokatu zuten atzeratutako partida bat, eta Val D'Arani sekulako astindua eman zioten, 13 eta 5 irabazi baitzieten.

Gasteizek ere garrantzi handiko garaipena lortu zuen larunbat gauean Val D'aranen, 5-8 irabazi baitzuten. Garaipenak aurrera begira lanean jarraitzeko indar handia emango dio talde arabarrari.

Txuri Urdinek ez du asteburu honetan jokatu, baina sailkapenean bere horretan jarraituko du talde donostiarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo