ANTZERKIA
El Pont Flotant antzerki taldeak «Como piedras» obra antzeztuko du gaur
Denboraren iragaiteari eta oroitzapenari buruzko gogoeta bat da antzezlana. Errealitatea eta fikzioa nahasten dira eta denbora errealarekin, oroimenaren denborarekin eta emanaldikoarekin berarekin jolastu egiten du. Hiru aktoreek nork bere argazki album partikularra agertzen dute, eta ikusleak ere horietan ikusiko du bere burua. Pau Pons, Joan Collado eta Jesus Muñozen lana da. 2007ko Max Sarirako hautagai da Ikuskizun Errebelazio atalean.