LEHIAKETA
Prosa eta Poesia Lehiaketako idazlan hoberenen sari banaketa egingo da
Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketak XX. edizioa izan du aurtengoa. Lehiaketa horretan 8 eta 16 urte bitarteko Oiartzungo haurrek, ia guztiek, parte hartzen dute. Izan ere, herriko ikastetxeen laguntzari esker, ikasgela guztietan banatzen baitira lehiaketaren oinarriak, eta ikastetxeak arduratzen dira irakurri eta idazteko zaletasuna bultzatzeaz. 800 bat ikaslek beren lanak idatzi ondoren, gela bakoitzeko onenak hautatzen dira epaimahaiari aurkezteko. Aurten 207 izan dira aukeratutakoak. Epaimahaiak idazlan horien guztien artetik 30 onenak hautatu eta horietako bakoitzari sari bana emango dio.