GARA > Idatzia > Hemeroteka

DEIA | Josu Lartategi 2007/12/14

Otamendi eta kontraesanak

Jose Luis Otamendi idazleak duela gutxi kaleratu du poesia liburua (...). Erlojuen mekanika du izenburu. Nik buruan dut oraindik Lur bat zure minari poemarioa. Azken hori da, itxuraz behintzat, askoz trinkoagoa, formalki bihurriagoa, eta berriki argitaratu duena esplizituki politikoagoa eta itxuraz irakurterrazagoa, baina ni egian esan nago antzeko gaiak jorratzen dituela Otamendik oraingoan ere, eta nago ere haren idazlanek zer ikusia dutela maitasunarekin, maitasunaren gaineko gogoetarekin, edozein giza sentimenduk dakartzan kontraesanekin. (...)

Hau irakurri dut.

Entzun dut gauzak konpontzeko gaudela munduan, baina beste borroka modu batzuk badirela, bizi garen sasoirako egokiagoak, gizabidetsuagoak eta garaipen bati buruz egingarri. Entzun dut bide demokratikoak direla zilegitasuna dutenak, zabal direla aurrerabideak, hor ez dela ez sasirik ez galbiderik. Ikusi dut pertsonei borroka bideak oro itsutzen, ezinezko batailetan azken indarrak joatea datorrela hortik, munduko jendea Europa zabalean amore eman eta husten. Ikusi dut herrien kartzela nola den eraiki, inork borrokarik egin ahal izan ez dezan ezertan, populu derrotatuen eta hiritar bentzutuen Europa akitu bat. Entzun dut beste borroka mota batzuk badirela. Entzun dut bide demokratikoak direla eta ados nago, baina ikusten dudana ez dator bat entzuten dudanarekin. Porrot egin dut, pentsatzen dudana esaten eta esaten dudana egiten. Horregatik paratzen naiz sarri paper honen aurrean eta ekiten diot berriro arduraz eta berriro ahalkez idazteari.

Kontraesanetan bizi da bera. Kontraesanetan bizi gara denok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo