GARA > Idatzia > Euskal Herria

TAT: «Inoiz baino indartsuago gaude eta indartsuago izango gara»

II. Torturatuen Batzar Nazionala izan zen atzo Lekunberrin eta berrehun lagun inguru elkartu ziren urteko balantzea egin, gaurko egoera politikoko borroka zehaztu, torturak jasandako euskal herritarren protagonismoa eta parte hartzea finkatu, euren arteko komunikazioa sustatzeko eta gizartearen aitzinean indarra erakusteko. Sistematikoki torturatzen dela salatu arren, joan den urtetik hona emandako aurrerapausoak nabarmendu zituzten.

p020_f02_199x128.jpg

Maider IANTZI |

Eva Forest: «En cierto modo esta asamblea, una asamblea que creo que es muy importante se va a celebrar en condiciones muy adversas. Se reúne un grupo de torturados y están torturando a un compañero».

Abelin Linazasoro: «Gorka Lupiañez inkomunikatuta dago espetxean, Guardia Zibilaren eskuetan bost egun igaro ostean. Aurten berrogeitik gora euskaldunek jakin dute zer gertatzen den komisarietan».

E. F.: «Parecería que no es buen comienzo, y sin embargo es un gran comienzo porque tiene mucha importancia que gente como nosotros, como vosotros, que hemos pasado por esta experiencia tan límite como es la tortura, hayan decidido venir aquí».

A. L.: «Denon artean lortu behar dugu tortura behin betiko erauztea».

E. F.: «Otros se han quedado en el camino. La tortura hiere, la tortura marca, otros no han podido venir, otros están en la cárcel, y vendrían seguramente aquí también.

A. L.: «Zu hemen zaude, gurekin. Denon eredu. Zenbat erakutsi diguzun, zenbat gauza utzi dizkiezun gure ondorengoei, zure ondorengoei».

E. F.: «La importancia que tiene el que hoy nos reunamos aquí, es el que pese a todo, pese a que quisieron destruirnos, pese a que quisieron amedrentarnos, utilizaron la tortura no tanto para indagar, como para hacer miedo, para paralizarnos, para que no interviniéramos, para que dejáramos de pensar... Pese a todo esto, hoy estamos aquí, y estamos más fuertes que nunca».

Une magikoak izan ziren atzo Lekunberriko 31 Aretoan, TATek bigarrenez antolatutako Torturatuen Batzar Nazionalean. Eva Forest zenaren irudia eta solasak berreskuratu eta pantaila handira eraman zituzten; torturaren kontra borrokatu zen militantearen esaldiei Abelin Linazasoro aktoreak erantzun zien, fikziozko elkarrizketa bat josiz.

Solasaldian, inoiz baino indartsuago daudela eta oraindik indartsuagoak izanen direla nabarmendu zuten adi-adi zituzten berrehun pertsonen aitzinean. Joan den urtean lehenbiziko bilera egin zutenetik hona aurrerapausoak eman direla adierazi zuten eta, horren adibide, Baltasar Garzonen Protokoloa, Lakuako Mozioa eta «Amnistía internacional» erakundearen txostena aipatu zituzten. Azpimarratu zutenez, lanaren ondorioz egin dira urrats horiek: «Milaka testigantza duinen garaipenak dira, herriaren garaipena dira, eta euren porrota: Balzarena, Garzonena...».

Elkartu eta mugitu

Eva Forest: «Estudiando, luchando contra esa tortura, vamos a tomar conciencia del mundo en el que estamos. Vamos a tomar conciencia del sistema que nos rodea, de la violencia que nos rodea. De cómo estos que tanto nos acusan de violentos son los violentos, los que tratan de destruir. Y la tortura no es sino una mínima parte de la gran violencia que emplean los estados cuando tienen sometidos a los pueblos, y no quieren discutir, no quieren resolver los problemas y se emperran y no tienen más salida que la violencia».

Abelin Linazasoro: «Sistema guztia martxan dago: inkomunikazio legeak, Entzutegi Nazionala, mediku forentseak, ofiziozko abokatuak, poliziak, fiskalak, epaileak...».

E. F.: «Si su salida es la violencia, la nuestra es tomar conciencia de lo que ocurre. Lo nuestro, lo propiamente humano es pensar, es conocer, es penetrar, es enfrentarnos con argumentos. Y para eso necesitamos ser cada vez más».

Elkarrizketa hunkigarrian, lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten eta horixe eskatu zieten torturatuei, izan ere, Foresten hitzetan, inguruan dugun indarkeriari erantzuteko beste irtenbiderik ez baitago: gero eta handiago den herri mugimenduan parte hartzea.

TATeko kideek GARAri azaldu ziotenez, iaz Elorrion egin zuten aurreneko batzarrean taldearen ibilbidean zenbait aldaketa egitea adostu zuten. Hala, lan teknikoa egiten segitu zuten, abokatuekin eta psikologoekin lanean jarraitu zuten, eta torturatu guztiak biltzeko erakunde bat eratu zuten. Urtebete geroago, II. Torturatuen Batzar Nazionalean, bi alderdi baloratu zituzten: alde batetik, bulego teknikoa eta herrietako omenaldiak; bertzetik, aurtengo tortura kasuak.

Kezka azaldu zuten joan den urtean baino tortura testigantza gehiago jaso dituztelako, 40 guztira, batez ere azken hiru hilabeteotan. Alde baikorrak nabarmendu zituzten, ordea. Horien artean dago kanpoko erantzuna, nazioarteko erakundeen ekarpena. Nazio Batuen Erakundeko kontalariaren txostena eta Torturaren Prebentziorako Batzordearen bisitak eta elkarrizketak ere paratu zituzten TATeko lagunek adibide gisa.

Baltasar Garzon Entzutegi Nazionaleko epaileak protokoloa egin izana ere positibotzat jo zuten, «nahiz eta hutsune pila bat dituen, ez den berak esan zuen bezala betetzen eta ez den orokortu». Bertzalde, 2007an orain arte ez dute Ertzaintzaren kontrako salaketarik jarri torturak direla-eta, eta kontent ziren horregatik TATekoak. «Guk behartu ditugu halako neurriak hartzera, kalera atera den jendearen presioak, torturatuek. Gure fruituak dira, gure garaipenak eta haien porrotak».

«Urrats bat da biltzea bera»

Juan Karlos Ioldi abokatuarekin eta Torturaren Aurkako Taldeko kidearekin egon ginen biltzarra bukatu ondotik eta gustura zegoen lortutakoarekin. «Bi helburu genituen, urteko balantzea egitea eta aurrerantzean jarraituko ditugun lan ildoak erabakitzea. Balorazio positiboa egiten dut, urrats bat baita hemen biltzea bera», hasi zitzaigun azaltzen. 18/98 sumarioan auzipetutako eta atxilotutako lagunak ekarri zituzten gogora batzarrean: Mikel Egibar, Nekane Txapartegi, Xabier Alegria... Ioldiren arabera, gizartea asaldatuta dago eta kontuan hartu behar du akusazio askoren oinarrian tortura dagoela.

Sistematikoki torturatzen dela salatu zuen abokatuak, eta hala ere aurrera goazela adierazi zuen itxaropentsu. Bere ustez, Garzonen Protokoloa urrats bat da eta euskal gizartearen erantzuna ere bai.

Iruñeko Merindadeko herri horretan berrehun lagun inguru bildu zirela jakinarazi zigun. «Gai irristakorra da torturarena eta halako kopurua biltzea oso ondo baloratzen dugu. Adineko jende pila bat egon da gainera eta oso positiboa da hori. Orain dela urtebete bildu ginelarik itxaropentsu zegoen gizartea, baina orain egoera aldatu da. Orain da benetan erantzuteko garaia», bukatu zuen. 

Sabeletik igotzen den amorru lama

«Jakin badakigu egunerokotasunak, lagunek, beharrak, gizarteak, biziraupen senak begien aurrean paratzen diguten benda altxatzen nekeza dela. Sarri, lagunartean, lanean edo kalean gabiltza gaur eta hemen batzen gaituen hori ahaztuta. Baina, bat-batean, elkarrizketa txepel batean, gauean, autoan, egunkaria irakurtzerakoan... arnasa estutzen zaigu, bihotza azkartu eta beldurrak ausiki egiten digu. Edota, masailak berotzen zaizkigu, ilea laztu eta sabeletik `aski da!' oihukatuz igotzen den amorru lama bat sentitzen dugu».

TATeko ordezkarien solasak dira, atzoko biltzarrari hasiera emateko baliatu zituztenak. «Egoera bata zein bestea ez da erreala -jarraitu zuten-. Alde batetik, torturatuok ez gaude bakarrik; ezin zaigu ahaztu zer gerta ere saminkidea parean dugula, gurekin batera burua altxatzeko prest. Bestaldetik, argi izan behar dugu inora ez doan garrasi isil horrek ez dituela beste euskal herritarrak torturatik libratuko. Gu guztion indarrak lortuko du hori».

Eskerrik zintzoena eman nahi izan zieten Lekunberriko 31 Aretora bertaratu ziren herritar guztiei, beharra sentitzen dutelako sikiera urtean behin biltzeko, beren buruaren jabe izateko, harro sentitzeko eta aurrera jarraitu ahal izateko bidearen nondik norakoak partekatzeko. Gainera, ez daudenak oroitu eta besarkada estu bat bidali zieten tortura pairatu duten eta munduan barna sakabanatuta dauden preso politiko eta iheslariei. Eurak gogoan, herriari zein ekarpen egin eztabaidatu zuten. GARA

221 atxilotu

Aurten, orain arte, 221 euskal herritar atxilotu dituztela jakinarazi du Torturaren Aurkako Taldeak. Horietatik 57 atxiloketa frantziar Estatuak eginak dira eta bertze 68 Estatu espainiarrak egin ditu.

124 inkomunikatu

TATek Euskal Herriko torturaren irudia osatzeko datu gehiago ere eman zuen atzoko biltzar nazionalean: 124 lagun inkomunikatu dituzte aurten; horietatik 56 Estatu frantsesean eta 68 espainiarrean.

40 torturatu

Espainiar Estatuan 40 torturaturen testigantza jaso ditu taldeak 2007an, eta Estatu frantsesean ez du bakar baten berririk izan. Oraingoz 19 salaketa egin direla jakinarazi du. Gainontzekoak bidean daude.

El seguimiento de las recomendaciones del relator

El grupo que trabaja para la erradicación de la tortura, TAT, hizo público el seguimiento dado a las recomendaciones del relator especial de la ONU reflejadas en el informe sobre su visita al Estado español en octubre de 2003. Destacó que la mayoría de estas recomendaciones no se han cumplido. Por poner un ejemplo, en palabras de TAT, la actitud de las instituciones españolas durante este año lejos de tender hacia la constatación de la existencia de la tortura y la prioridad de su prohibición, prevención y, en su caso, la pronta investigación, se ha dirigido a ocultar su existencia. «Este talante colisiona con la posición de la sociedad civil, de sectores profesionales y académicos e incluso, con la actitud de las instituciones autonómicas vascas», apuntó.

El relator especial hizo hincapié en el deber de suprimir el régimen de incomunicación, pero según denunció TAT, este régimen sigue siendo el sistema-marco que facilita la existencia de torturas, pudiéndose considerar en su actual prolongación de hasta trece días como un trato cruel e inhumano en sí mismo.

En lo que se refiere al derecho de las personas detenidas a tener un abogado, incluso de realizar una consulta con él en privado, el derecho a ser examinadas por un médico de su elección y a informar a sus familiares del hecho y del lugar de su detención, sí ha observado algún avance, si bien débil y contradictorio. En efecto, Baltasar Garzón ha permitido en alguna ocasión concreta que los arrestados tengan derecho a ser visitados por médicos de su elección y los allegados sean informados sobre el paradero y la situación.

«Se deberían de aplicar con prontitud y eficacia las disposiciones legales destinadas a asegurar a las víctimas de la tortura o de los malos tratos el remedio y la reparación adecuados, incluida la rehabilitación, la indemnización, la satisfacción y las garantías de no repetición», dice otro punto del informe del relator. Sin embargo, Torturaren Aurkako Taldea aseguró que las autoridades españolas no han dado ningún paso en ese sentido. Como tampoco han cumplido la recomendación de invitar al relator especial sobre las formas contemporáneas de racismo, discriminación racial, xenofobia y formas conexas de intolerancia a visitar el país, y de tomar medidas disciplinarias contra los funcionarios públicos implicados en casos de torturas. M. I.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo