GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora | Bizkaiko finala

Aitzol Atutxak, finalistarik gazteenak, jantzi du bere herrialdeko txapela

p045_f02_97x96.jpg

J.L. | DONOSTIA

Aitzol Atutxa da Bizkaiko aizkolaririk onena. 18 urteko gazteak hori erakutsi zuen, behintzat, herenegun gauean Zeanurin jokatu zen finalean: berak jantzi zuen eskualdeko txapela.

Zaleek itxaropen handiak dituzte harengan, eta ez Bizkaian bakarrik, Euskal Herri osoan baizik. Aurreikuspenak betetzen ari dira, dirudienez. 18 urterekin eskualdeko onena bihurtu da, eta hori ez da berri txarra.

Orain dela hiru aste jokatu zen kanporaketan finala jokatzeko txartela lortu zuten sei aizkolariak izan ziren lehian, eta bakoitzak lau kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu behar izan zituzten. Mendieta, egungo txapelduna, saioko zatirik handienean besteen aurretik ibili zen, baina azkeneko enborretan Atutxaren freskotasunak gainditu egin zuen, eta horrexek jantzi zuen txapela. Aurreko txapeldunak, Mendietak, alegia, 53 urte dauzka, eta txapeldun berriak, aldiz, 18.

Bi horien artean egon zen lehiarik handiena, gainerakoak nahiko atzean geratu baitziren. Bihurri ia beti hirugarren postuan aritu zen. Laugarrengorako lehia apur bat egon zen, baina azkenean Txikonek aurrea hartu zion Larreari. Aldape, berriz, hasieratik geratu zen azkeneko postuan. Bizkaikoarekin amaitu dira aurtengo denboraldiko txapelketa ofizialak

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo