I. Baskepensiones BBK Mastersa
Patxi Eugi, manomanista petoaren erradiografia
Agoiztarrak buruz burukoa jokatzeko beti erakutsi dituen dohainak atera ditu eta lehen zatian azaldutako nagusitasunari esker garaipena lortu du Patxi Ruizen kontra. Finalerdietan Barriolaren aurka jokatuko du.
PATXI RUIZ
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Manomanista petoa da Patxi Eugi. Formatu horretan lortu ditu bere ibilbideko garaipen sonatuenak, hiru txapel tartean, eta, urteak aurrera joan arren, beste inon ez bezala ateratzen die dirdira bere dohainei. Kolpe fresko bezain zentzuduna, hanka bizkorrak eta dejada zorrotza. Bikoteka joko ikusgarria egiteko ez dira horren argumentu baliagarriak, baina buruz burukoa ongi jokatzeko ez da askoz gehiago behar. Sakearekin min gehixeago egitea, agian. Bada, ongi egiten dakiena eginda 15ean utzi zuen Patxi Ruiz eta I. BBK Masterseko finalerdietan Abel Barriolaren aurka jokatzeko txartela eskuratu zuen. Torneo berri horrek aurrerantzean jarraipenik izatekotan, Eugi izango da erabaki horren onuradun nagusienetako bat.
Patxi Ruizek, aldiz, ez zuen partida ona egin. Ez biribila, behintzat. Gozakaitz jardun zen aurreneko 10-12 tantoetan eta jokoan pixka bat sartzen hasi zenerako 14 eta 6 galtzen ari zen. Egia da, bigarren erdian pilotakada ederrak jo zituela -noiz ez?- eta markagailua asko estutu zuela (17-15), baina une horretan aukera-aukerako pilota bat goiko koltxoira bidali zuela baita ere. Aukerarik desegokiena unerik desegokienean. Azken txanpan ezin izan zuen ezertxo ere egin Patxi Eugiren erakustaldiaren aurrean: zorteko eskapada (19), urrutitik egindako dejada bikaina (20), Patxi Ruiz buruz gain pasa zuen pilotakada (21) eta ederki gurutzatuta egindako azken tantoa (22).
Ordura artekoan, bi tantok merezi dute aipamena, biak neurketa gogortzen hasi zenean jokatutakoak. Patxi Ruizen zortzigarrenean, lehia osoan lehenengoz, atzelari nafarrak dozena erdi bat pilotakada ikusgarri kateatu zituen eta Eugik airez defentsan aritzen ere badakiela erakusteko aukera izan zuen. Azkenean amore eman behar. Eugiren hamabosgarrenean, Ruizen sakea airez errestatu eta gero -askotan egin zuen hori-, agoiztarrak atzean amaitu zuen tantoa Patxi Ruizek bizpahiru pilota sinestezin eraman ondoren. Txaloak, merezitakoak.
Horiek horrela, Patxi Eugik Abel Barriolaren aurka neurtuko ditu indarrak datorren asteko finalerdian, Manomanista ofizialean biek jokatu zuten finalerdia errepikatuz. Maiatzaren 20an jokatu zen partida hura eta leitzarrak 22 eta 11 hartu zuen mendean agoiztarra. Beste adarrean, Irujok Olaizola I.a menderatu zuela kontuan hartuta, Aspek finalerdietan hiru pilotari sartzea lortu du berriz ere; Olaizola II.a izango da Asegarceren aukerak defendatuko dituen pilotaria.
A pesar del trabajado y meritorio triunfo logrado ante Patxi Ruiz, Eugi se mostró más bien cauto a la finalización del encuentro. El delantero de Agoitz se lamentó de algunos saques que no pudo contestar pero admitió que se quedó a gusto con el juego desplegado en general. «La verdad es que no he empezado nada cómodo. Al principio no he podido restar bien -comenzó perdiendo 0-3 con tres tantos de saque de Patxi Ruiz-. No sé la razón, pero la pelota no me entraba bien en la mano», declaró el navarro.
En cuanto al resto del partido, Patxi Eugi admitió que «he jugado bastante bien, no muy bien, pero bastante bien». La próxima cita llegará la semana que viene.
A.A.