GARA > Idatzia > Pilota

Superprestigioko finalerdia jokatuko duen azkeneko pilotaria ezagutuko da

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Berezkoen Superprestigioko finalerdiak jokatuko dituen azkeneko pilotariaren izena ezagutuko da gaur Donibane Garazin, 17.00etatik aurrera jokatuko den partidaren ostean. Sorhuet eta Etxeto neurtuko dira.

Multzo honetan, Ezkurra II.a da beste pilotaria, baina Urruñakoak jokatutako biak irabazi ditu, eta multzoko lehenengoa izango da. Sorhueten eta Etxetoren artean garaipena lortzen duena izango da finalaren atarikoan. Etxeto da egungo txapelduna, eta bera aterako da irabazteko faborito, baina lan asko egin beharko du helburua bete ahal izateko.

Beste multzoan ere gaur erabaki behar zen finalerdia jokatu behar zuen bigarren pilotaria, baina Kurutxarik pasa den astean min hartu zuen, eta osatzerik izan ez duenez, Waltarirentzat izango da garaipena, eta berak lortuko du aurrera egiteko txartela. Gaurko jaialdia txapelketako bi partidekin izan behar zen, baina azkenean lehiaketakoa bakarra izango baldin bada ere, txapelketakoaren aitzinetik, Waltari eta Idiart neurtuko dira buruz buru .

Bi jardunaldi

Gaurkoa amaitutakoan, bi jardunaldi geratuko dira txapelketa hau amaitzeko. Datorren igandean jokatuko dira bi finalediak. Ezkurra II.ak Waltarirebn aurka neurtu beharko du, eta partida horrek ikusmin handia piztuko du. Ozafrainek, berriz, gaurko irabazlearekin jokatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo