GARA > Idatzia > Ikusmira

Putinen proiektu politikoak aurpegi berria du

Atzo Errusia Batua alderdiak datorren urteko martxoaren 2an egingo diren hauteskunde orokorretan Dmitry Medvedev presidentegaia izango dela erabaki zuen aho batez. Bide batez, Medvedevek herritarren babesa lortzen badu Putinek lehen ministroa kargua hartuko duela baieztatu zuen. Horren harira, mendebaldeko analista politiko gehienen aurreikuspenen aurka, Putinek berak presidentearen eta lehen ministroaren funtzioak ez dituela eraldatuko esplizituki esan zuen alderdikideen aurrean. Lehen ministroak Estatu errusiarreko buru izaten jarraituko duela esan zuen, alegia. Ordainetan, Medvedevek argi utzi zuen Putinek bere agintaldian martxan jarritako proiektu estrategikoa garatzeko ardura bere gain hartuko duela, barnera begira eta kanpora begira Errusiaren boterea indartzeko asmoz. Lan horretan Putinen laguntza eskatu du, horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko «egilearen parte hartzea ezinbestekoa» dela uste baitu. Jakina, Putinek bere esku dagoen guztia egingo duela esan dio eta, azken zortzi urteetan egin bezala, aurrerantzean ere eragin guztia Errusiaren alde erabiliko duela.

Atzoko bilkuraren harira, Medvedev Putinen «delfina» dela esaten dute batzuk eta besteek. Une hauetan, ordea, errusiar politikagintzan ez dago delfinentzako tokirik. Putin belatzaren ondoren Medvedev marrazoa dator.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo