GARA > Idatzia > Gutunak

IDOIA ARRILLAGA AGIRRE Mutriku

Olentzero maitxia

Azkeneko egunetan, Mutrikuko babes dikearekin batera eraikitzen ari diren zentral maremotrizak sekulako orroak atera ditu gau eta egun, minuturo zarata jasanezina sortuz. Herrian izen ezberdinak ipini dizkiote «munstroari», eta bere eragina hain izan da handia ezen jendeak atsedena eta loa hartzeko arazoak izan baititu. Niri gehien gustatzen zaidan izena «Mareolaperdiz» aspaldikoa da, benetan mutrikuarrok ez dakigulako asko-gehiegi-nahikoa honen inguruan.

Itxura denez, 16 turbinadun zentral mareomotrizik munduan ez dagoenez, esperimentala izango da... oraindik ez dakigu nola geldituko den eta nola eta zertarako erabiliko den. Hemendik gutxira herritarroi informazioa zabalduko zaigula entzun dugun arren, gu kezkati gabiltza proiektuak dituen itzal susmagarriekin.

Olentzero, Mutriku erdian dagoen futbol zelaia herritik aldendu nahi dute eta bertan, jakina, eraiki eta eraiki aurrekoa suntsituz. Guk jendeari galdetu beharko litzaiokeela uste dugu, edozein herritan dauden arazoetan herritarroi galdetuz eta denon artean erabakiz. Bitartean, gugandik gertu sentitzen ditugun Praileaitz, Pasaiako portua, AHT eta bestelakoetarako ba al daukazu magia egiterik?

Bukatzeko, euskal gatazka potoloa gogoan, goraintziak, marrubizko muxuak eta askatasun haizeak bidali nahiko nizkieke espetxean eta erbestean daudenei; bereziki Agurtzaneri, Iboni eta Josebari! Aupa zuek, katxiporreta! Urte berri on!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo