GARA > Idatzia > Kultura

IRAKURKETA EUSKALTZAINDIA ETA EUSKALTZALEEN BILTZARRAREN OMENALDIA

Adema-Zaldubi, euskal arbaso ospetsuenetarik bat

1907an zendu zen Baionan Gratien Adema «Zaldubi» jaun kalonje senperetarra. Urteurrena ospatzeko, omenaldia eskaini zioten atzo bere sorterrian Euskaltzaindiaren, Euskaltzaleen Biltzarraren eta Senpereko Herriko Etxearen eskutik. 1828an sortua zen Senperen eta 14 urtetan sartu zen Larresoroko seminario ttikian. 1853an apezturik igorri zuten Hazparnerat bikario eta hor hasiko zen haren fama zabaltzen. Maitagarri zaiku fede eta jakitate handiz kantika hunkigarriak utzi dauzkigulakotz kristauen otoitza laguntzeko. Baina ez da gutiago estimagarria elizakoez kanpo egindakoa.

p055_f01_259x92.jpg

Henri DUHAU Euskaltzaleen Biltzarreko elkartekidea

Director del Instituto de Salud Carlos III de Madrid

1907ko abendoaren 10ean zendu zen Baionan Gratien Adema Zaldubi jaun kalonje senpertarra. Mendeburu hori ospatu genuen abendo hunen 20an, Euskaltzaindiak eta Euskaltzaleen Biltzarrak, Senpereko Herriko Etxearen partaidetzarekin, bere sort herrian antolatzen duten omenaldiaren bidez.

Eman ditzagun lehenik zenbait xehetasun hainbertze alor desberdin landu dituen gizon eta apez langile porrokatu huntaz. 1828an sortua zen Senperen eta 14 urtetan sartu zen Larresoroko seminario ttikian. 1853an apezturik igorri zuten Hazparnerat bikario (1854) eta hor hasiko da haren fama zabaltzen. Hortik Bidarrairat izendatu zuten erretor (1860) eta handik gero Atharratzerat, erretor nagusi (1872). Azkenean, Katedraleko kalonje (1890) eta han bukatuko du bizia. Senperen ehortzirik dago etxondoko hil-hobi panteoian.

Adema-Zaldubi dugu euskal arbaso ospetsuenetarik bat, idazlan obra handi baten egilea, eta, musikazalea zelakotz, kantu bakotxari, gehienetan, bere aire propioa emanik. Elizakoetan 19. mendeko kantikagile arrakastatsuena izan da eta gaurko egunean oraino ematen ditugu haren kantika batzuk, giristino egunik kartsuenetan, hala-nola, «Adora dezagun» (Ortzegun Sainduz), «Oi Gurutzea» (Ortzirale Sainduz), «Amodio», «Ohore» (Andredena Marietan) eta berriki oraino kantatzen ginuen «Uholde baten pare», kantika hain hunkigarria senpertarrentzat, uholdearekilako metaforoak zerbait erran nahi baitu hor...

Eiki Adema-Zaldubi maitagarri zaiku fede eta jakitate handiz kantika hunkigarriak utzi dauzkigulakotz kristauen otoitza laguntzeko, bainan ez da gutiago estimagarria elizakoez kanpo burutu duen obraren gatik, ez baitzen batere lotsa kantu herrikoien lantzeko izenorde bat harturik orduan,  Zaldubi maizenik, libroago izateko-edo! Kantu ezagun horietarik bat Mehetegiko xakurra, Otxalde bertsulariak hasia bainan azken orrazea Zaldubik emana. Bertzalde, nork ez du ezagutzen «Zazpi Eskual-herriek bat egin dezagun» himno nazionala?

Kantu famatu horien artetik plazaratu zituen bertze bertsu batzuk ere bipilak bezain ausartak: «Bettirisants», hargin beltzen (francs-maçon) «izurritea» deitoratzeko eta «Errepublika» izenburuarekin, 62 kopla, errepublikanoak zirikatzeko!!! Orhoit denbora heietan errepublikazale batzuen herra apezen kontra, ez baita harritzeko beraz zorrozki jorratu balin bazituen, nahiz bazakien «gorriekin» lan egiten ere euskararen alde jokatu behar zelarik, ez baita gogo zabaltasun hori harek erakutsi dohainetan ttikiena !

Bertsugintza biziki maite balin bazuen alegiak ere (fables) ez zituen hastio! La Fontaine idazlearen lan andana bat euskaraz jarri zituen, ez hitzez hitz, baina euskaldunen gogoari eta euskararen ahaleri egokiturik arta handirekin. Alegia horiek aztertzen dituzte oraino ere eskoletan.

Adema-Zaldubiren lanik gehientsuak publikatu zituzten hil ondoko urteetan bainan guziak aspaldi agortuak ere dire. Gertatzen da Dourisbouretarrek, Ademaren ilobaren arra-haurrek, artoski begiratuak dituztela haren eskuizkribuak eta guziak zinez miresgarriak izanik, mamiaz den bezenbatean bainan ere izkirione eta kaligrafia bikain batez apaindurik daudelakotz, Euskaltzaindiak erabaki du haien berriz argitaratzea, ez baita afera ttikia izanen: Bortz, sei edo zazpi liburu beharko baitire guziaren kokatzeko! Sail hortako lehen liburukia abendoaren 20eko eskuratu behar ginuke.

Adema-Zaldubik, Euskal Herria eta euskara amodio neurrigabeaz maitatu dituenak eta senpertarrek ongi etorri beroena derautzuegu bihotzez!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo