Garaipenaren beharra
Galtzerdia ikatzez bete dezake urteko azken partidak
Osasunak beherapen postuetan pasa ditzake Gabonetako oporrak igandean Mallorca gainditzen ez badu.
GARA | IRUÑEA
Olentzerok urte osoan egindakoa saritzen omen du, baina futbolean azken emaitzak zer nolako garrantzia duen kontuan hartuta, jokalariek eta entrenatzaileek ez daukate horrenbesteko zorterik.
Are gehiago, Osasunaren kasuan, igandean garaipenik lortzen ez badu, beherapen postuetan pasatuko baititu Gabonetako oporrak. Gorritxoak galtzerdiak ikatzez beteta dituztela esna daitezke, beraz, abenduak, momentuz, ez baititu aurretik sortutako ilusioak bete.
Jose Angel Zigandaren taldeak eskainitako irudia ez da txarra izan, baina hainbestetan eskatu izan den erregulartasuna bidean dago oraindik. Batez ere, Sadarri dagokionez, gorritxoek ez baitute bertan garaipenik lortu azken lau asteotan.
Ligari dagokionez, Osasunak Kopan jokatutako partida bakarra eskuratu zuen, Sadarren eta Mallorcaren aurka. Hau da urtea agurtzeko izango den norgehiagoka berbera. Hori espero dute, behintzat, gorritxoek, sekulako garrantzia izango bailuke garaipena lortzeak.
«Urte barruan egutegiak garrantzi berezia ematen die partida batzuei; igandekoa horietakoa da -onartu zuen atzo Miguel Flañok-. Mallorcaren aurka hiru puntuak atera behar ditugu. Funtsezko garaipena da, ia ezinbestekoa; hori argi edukita ekin behar diogu partidari».
Atzelari nafarrak, jokalariek gehiegi maite ez duten hitza erabili zuen partidari buruz hitz egiteko: «finala», hain zuzen ere, norgehiagokak izango duen garrantzia nabarmenduz. «Hiru partida besterik ez dira falta lehen itzulia amaitzeko -gogorarazi zuen- eta horietako bakoitza final bat da guretzat, nahiko egoera estuan baikaude. Hor behean sartu gara, eta partida hauek hil ala bizikoak dira guretzat».
Egoera batere erosoa ez den arren, Flañok baikortasuna ahalbidera dezaketen hainbat alderdi aipatu ditu. Adibidez, taldeak «oinarri ona» daukala, «hoberantz» doala, eta, batez ere, guztien «konpromiso garbia» eta «jarrera ona». Osasunari falta zaiona, bere ustez, «futbolaren beste alderdi bat da: xehetasunak zaintzea, kontzentrazioa, jo gehiago izatea...». Igandean kontuan hartu beharreko xehetasunak dira horiek, «garaipena derrigorrean lortu behar baitugu», errepikatu zuen jokalari nafarrak.
Plasil eta Vela, ongi
Alderdi fisikoari dagokionez, albiste onak egon ziren atzo Tajonarren, Plasilek eta Velak inolako arazorik gabe lan egin ahal izan baitzuten. Mexikarrari, hala ere, beste azterketa bat egingo diote gaur medikuek, alta ematen dioten erabaki baino lehen.
Talde gorritxoak asteko azken-aurreko saioa egingo du gaur, 10.30etik aurrera.
Mallorcaren aurkako partidaren garrantzia nabarmentzeko, Miguel Flañok jokalariek gehiegi maite ez duten hitza erabili zuen: «finala», hain zuzen ere. «Garaipena ia ezinbestekoa da», atzelari nafarraren ustez.
El Comité de Apelación atendió ayer el recurso presentado por el Mallorca, reduciendo la sanción de Nunes, expulsado el pasado domingo.
El bermellón cumplirá así un partido de sanción, el de pasado mañana, pero podrá enfrentarse a Osasuna en el partido copero que inaugurará 2008.
La baja de Nunes se suma a la de los cuatro ocupantes de la enfermería del Mallorca, ninguno de los cuales se recuperará a tiempo de viajar a Iruñea. Se trata de Pierre Webó -tampoco disputó el partido de ida de dieciseisavos de final de Copa, entonces por sanción-, que afronta entre tres y cuatro meses de baja tras ser operado el pasado martes de una fractura en un dedo del pie; Dorado, Moyá y Gonzalo Castro.
GARA