GARA > Idatzia > Gutunak

Patxi Abasolo Lopez UEUko zuzendari ondoko ohia

Jexus Mari Zalakain

Hemen oso argi daukagu 18/98 auziak ezarritako zigorrak Euskal Herriaren alde lan egiteagatik izan direla. Une latz honetan ere, herri honen alde lanean jarraitzeko asmoa berretsi dute auzipetu lagun guztiek. Haien ondoan bizi, lan egin, gozatu eta sufritu dugunok horrela izan dela eta horrela izango dela baiezta dezakegu. Hala ere, ehunka senide eta lagunekin batera, Euskal Herria bera da bidegabeko egoera hau pairatzen ari dena, lagun hauek guztiak herri honen eraikuntzako esparru anitzetan bideratzen ari baitziren haien ekarpena. Eragile aktiboak izateagatik pairatu dute, hain zuzen ere, neurririk gabeko zigor hau.

Honetan prozesu luze eta lazgarri honen aurrean azaldutako jarrera duin eta eredugarria azpimarratu nahi dut, Jexus Mari Zalakainen ondoan izan garenok ezagutu duguna hain zuzen. 2004. urtean, Euskal Unibertsitatea sortzeari begira UEUko zuzendari ondoko izendatu nindutenean, hainbat eragilerekin hitz egitea egokitu zitzaidan, proiektua azaldu eta bertan parte hartzera gonbidatu. Zalaka-k ilusio handiz heldu zion erronka zahar-berri honi, hau da, Euskal Unibertsitatea eraikitzeari. 18/98 auziak Madrilen ezarritako egonaldiak ere ez ziren Batzordean egin beharreko lanak eragozteko gai izan. Zintzo-zintzo ailegarazi baitzizkigun eginbeharreko guztiak. Eta jakin badakigu aurrerantzean ere horrela izango dela, gure unibertsitateko adreiluak jartzen izango dugula. Ziega espainiar beltz horienak ere, dudarik ez, euskal unibertsitatearen kolore biziaz margoturik ikusi ahal izango ditugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo