ZIKLO-KROS Euskal Herriko Txapelketa
Aurkarien borroka antzuak Secoren garaipena erraztu du Bermeon
Busturiako txapelduna itzel aritu zen, bizi atera zen eta proba osoa menperatu zuen merezitako txapela lortzeko; Yus eta Ruiz de Larrinaga elkarri mokoka aritu ziren eta bigarren itzuliaren amaieran aurreneko geldialdia egin, eta aukera guztiak galdu zituzten
Unai IRARAGORRI | BERMEO
Lasterketaren aurrekoan aipatu genuen David Seco mendaratzeko lana gogoz egin beharko zutela Unai Yusek eta Javier Ruiz de Larrinagak Bermeon, Euskal Herriko Txapelketan. Atzo, berriz, bi gasteiztarrek elkarren kontra egin zuten. Maisua ezin hobeto aritu zen zelaian, eta hamaikagarren txapela jantzi zuen.
Hiru faborito ziren irabazteko, Seco, Yus eta Ruiz de Larrinanaga, baina bizkaitarrak besterik ez zuen egin benetako apustua titulua berreskuratzeko; bi arabarrak, ordea, mokoka ibili ziren proba osoan, eta ikuskizun «penagarria» -Ruiz de Larrinaga bera horrela mintzatu zen amaieran- eskaini zuten, zaleak ikusgarri horren lekuko harritu izan ziren Bermeoko hilerrian, ziklokrosean aritzeko primerako zelaian.
Ibilbidea jendez gainezka zen, eta gehienak, asko poztu ziren Secoren garaipenaz. Izan ere, Busturiarrak ziklo-krosa zaindu du azken hamarkadan eta berak bete ditu jendez zirkuituak Euskal Herriko lasterketetan; txapel guztiak irabazi ditu -atzo arte, hamar Euskal Herriko Txapelketa eta sei Espaniako, beste inork baino gehiago- eta lehiatu ere, goi mailako atzerritaren kontra lehiatu da.
Iaz, hanka hezurra apurtu zuen eta ez du orduko mailarik berreskuratu - Secok berak helmugan aipatu zuenez-, baina oraindik badu hemengo koroari eusteko eta aurkariei erakustaldiak emateko besteko maila.
Bestetik, Yusen eta Ruiz de Larrinagaren azken urteko lanak nabarmen egin du gora, eta Secok ez du lehengo nagusitasuna; izan ere, bi gasteiztarrek bizkaitarrak baino garaipen gehiago pilatuta zuten denboraldian. Horregatik, aurtengo lasterketarako lehia bikaina aurreikus zitekeen hiru txirrindularien artean, eta Bermeoko finalak benetan zirraragarri zirudien.
Lasterketan Secok bakarrik erakutsi zuen maila bikaina, hala, merezitako txapela irabazi zuen; Yusek eta Ruiz de Larrinagak egindako lasterketak, aldiz, ez zuen izan ez hanka, ez buru. Aurtengo prestaketa-lana bigarren itzuliaren amaieran bota zuten. Denboraldi osoan lehian izan dira hainbat lasterketatan; atzo ondorioak agertu zituzten.
Seco bizi-bizi atera zen eta metro batzuk hartu zituen buruan, hamar segundo baino gutxiago dena dela. Atzetik, Yusen ustez Ruiz de Larrinagak hartu behar zuen ardura, azken sei lasterketak irabazi baitzituen, baina hark ez zuen aurkariak bere lanari probetxua ateratzerik nahi. Hortaz, bigarren itzulian, Spiuk-Bulletvan taldekoak erritmoa moteldu zuen. Secok hanka egin zuen eta 20 segundoko aldea hartu. Atzetik, bi arabarrak ez zuten elkar ulertzea lortu, eta Izagirrek ere harrapatu zituen; Secok minutu erdiko aldea sendotu zuen, eta besoak altxatzea lortu zuen zalez betetako helmugan. Goitik behera ezagutzen zuen ibilbidea, dohainak ezin hobeto erabili zituen garaipena eskuratzeko eta bere estatusa aldarrikatzeko.
Yusek eta Ruiz de Larrinagak alferrik eman zuten goiza tiraka. Azken metroetan, Yusek aurrera hartu, eta esprintean nagusitu. Laugarren Izagirre heldu zen eta 23 urte azpikoen txapela erdietsi zuen Ibaigane Juarez eta Uriarteren aurretik.
Ione Mujikak pronostikoak bete zituen emakumezkoetan eta txapela jantzi zuen. Iñigo Gomez eta Ana Usabiaga juniorrak, Quintano kadetea, Cotera, Mendiaraz eta Fica beste tituluak poltsikoratu zituzten Bermeon.
Seco no echaba las campanas al vuelo. «Hay que ser realista», dijo ayer; «he ganado, pero el David Seco de hoy está muy lejos del de hace dos años, ni tan siquiera estoy cerca».
Recordó que «he hecho bien las cosas, que era de lo que se trataba». Y nos indicó que sufrió «un pinchazo» en el inicio y «problemas con el sillín», lo que le impidieron tener «más tranquilidad y pasar apuros».
Además, estimó que Yus y Ruiz de Larrinaga son «más corredores de fondo», pero que él tenías «cartas guardadas». «He regulado y en las últimas vueltas sabía que la carrera no se me iba a escapar».
Por último, apuntó que «en las últimas carreras me faltaba motivación y capacidad de sufrimiento, pero estaba cerca de casa y sabía que iba a estar mejor».
Ruiz de Larrinaga y Yus se saludaron deportivamente nada más finalizar la carrera, más tensión parecía haber entre sus respectivos seguidores, y repitieron el mismo gesto con el campeón Seco.
El de Zuia reconoció que «el uno por el otro» habían tirado la carrera y aseveró que habían ofrecido un espectáculo «penoso». «Yus me ha dicho que él iba a hacer lo que yo hago siempre, ir a rueda, algo que no es verdad. Yo pensaba que él iba a tirar porque siempre dice que no ha conseguido el título de Euskadi».
Yus decía que: «Le he dejado la responsabilidad porque venía de ganar seis carreras; son cosas de carrera», zanjó. «Mi táctica era aprovechar el fallo de los demás», terminó.
U.I.