EAEko kanpo-arazoetarako mandatari Jose Maria Muñoak kargua utzi du
GARA |
Jose Maria Muñoa, azken hamalau urteetan lehendakariaren kanpo-arazoetarako mandatariak, kargua utziko du gaur erretiroa hartuko duela-eta.
Hainbat urtetan, Europako Erregioen Komitean edota bestelako organo instituzionaletan, Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari insti-tuzionalaren eginkizuna betedu Muñoak, Lakuako Gobernuko Lehendakaritza nazioartean sostengatuz.
Mandatari izan aurretik ere, lau urte zeramatzan kanpo arazoetako Departamenduan lanean.
Orain, ordea, «erretiroa hartzeko garaia» heldu zaiola iritzita, familiari eskaini nahi dio bere denbora. Alta, EAJ alboratuko ez duela ohartarazi, eta oinarriko militante gisa «ahal duen guztia» egingo duela dio.
Muñoak utzitako postua nork beteko duen ez dago argi oraindik, Muñoak berak esan bezala «lehendakariaren esku» baitago erabakia.