Iurretako Gazte Asanbladak aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu
GARA |
Iurretako Gazte Asanbladak hausnarketa egin zuen larunbatean eta aurrerantzean eman beharreko pausoak zeintzuk izango diren zehaztu zuten 35 bat gaztek.
Lokal baten beharra nabarmendu zuten gazte horiek, eta lortzeko saiakera «momentu egokia denean» egingo dutela adierazi zuten. Orain- goz, asanblada indartzea izango da helburu nagusia eta abadetxearen al- deko herri dinamika bat sustatzea.
Autogestioari eutsiko diotela ere nabarmendu zuten. Horretarako, asanblada barnean dauden talde ezberdinak bultzatzen edo berreskuratzen saiatuko dira. Hartutako konpromisoak preso politikoen eskubideen alde eta AHTren kontrako borrokan «indartzen eta garatzen» ere jarraituko dutela gaineratu zuten.