igor portu ospitalean guardia zibilak atxilotu eta gero
Lesakarrek atxilotuak askatzeko exijitu eta hori salatzera deitu dute
Igor Portu eta Mattin Sarasola Lesakara eraman zituztenean herritarrek erakutsitako babesa atzo ere nabaria zen. Udaletxean senideek, lagunek eta herritarrek agerraldia egin zuten Portu ospitalean zela, eta Sarasolari buruz deus ez dakitela salatu zuten. Bakartzeak iraun bitartean mobilizazioak egingo dira.
Jasone MITXELTORENA | LESAKA
Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarren atxiloketak direla eta, atzo eguerdian prentsaurrekoa eman zuten senideek, lagunek eta herritarrek. Atxiloketekin gertatu bezala, lesakarren egoerari buruzko informaziorik jaso ez izana ere salatu zuten: Sarasola non zegoen ez zekitela, eta Porturi buruz zekiten gauza bakarra «bi saihets hautsiak eta birika zulatua» zituela zen atzo goizean. Esan zutenez, igandean lesakarrek ezagutu ahal izan zutena, ez dute iturri ofizialetatik jaso, eta dakiten bakarra «atzo poliziak, armaz josirik», hiru etxe mihatu zituztela da. Gaineratu zutenez, «Lesakatik eraman zutenean, Portu ongi zegoen. Baina, gaur goizean, Donostiako ospitalean zegoela jakin dugu».
Hala, atxiloketen egunean herritarrek adierazitako beldurrak atzo baieztatu egin zirela jakinarazi zuten: «Uste genuen Portu eta Mattin torturatu egin zituztela, eta hala gertatu da. Bestela, nola daiteke Portu ospitalean izatea?». Honen aurrean, eta atxiloketen berri izatean egin bezala, duela hilabete Lupiañezi gertatutakoa aipatu zuten, eta hari ezarritako bakartze egoera amaitzean jasotako «testigantza beldurgarria» gogoratuz.
«Hau ez da salbuespena gure herrian. 7.000 salaketa jarri dira, eta hor dago Amnesty Internationalen txostena, espainiar estatuan inpunitate osoz torturatzen dela erraten duena. Hala eta guztiz ere, oraingoan ere ez dira hori ekiditeko neurriak hartu. Aski da, hitzetik ekintzetara pasatzeko ordua da», aldarrikatu zuten Lesakako bizilagunek. Portu eta Sarasola lehenbailehen epailearen aitzinetik pasa daitezela eta berehala aska ditzatela exijitu zuen atzo lesakar herriak.
Herritarren babesa
Prentsaurrekoaren ondotik herriko plazan bildu ziren senideak, lagunak eta herritarrak. Hainbat ordezkari politiko eta sindikal ere bertan izan ziren. Elkarretaratze isila egin zen, eta amaieran hurrengo mobilizazioen berri eman zen. Arratsaldean amnistiaren aldeko mugimenduak ospitaleko atean dei- tutako elkarretaratzera joateko deia egin zen, eta Udaletxean osoko bilkura egingo zela gogorarazi zuten. Bilkuraren ondotik ere manifestazioa deitua zegoen. Udaletxe barruan bezala, atxilotuak askatzeko aldarrikapenak ikus zitezkeen parte hartzaileen artean, baita «Portu UCIn. Mattin non?» aldarria ere, lesakarren artean nagusi zen kezkaren adierazle.
Kezka izan da herrian azken egunetan nagusitu den sentimendua. Lupiañezi duela hilabete gertatua gogora ekarrita, edo milaka euskal herritarrek estatuko polizia indarren eskuetan jasandakoak ezagututa, Lesakan herritarren egoeraren inguruan kezka nabaria zen. Joan den igandean, atxiloketen berri izatean, bi lesakarrak herrira noiz ailegatuko, ordu luzez egon zen esperoan jendea. Gazteak ikusi, animoak eman, eta babesa erakusteko bildu ziren senideak, lagunak eta herritarrak.
Luzaroan zain egon ondoren, azkenean ekarri zituzten. Atxilotuen egoerari buruz inolako berririk gabe hainbeste ordu eman eta gero, indar armatuek ez zieten herritarrei Portu eta Sarasola lagunengandik hurbil egoten utzi. Hain berandu agertzearen arrazoia «Lesakan arratsaldean izandako istiluak» izan zirela nabarmendu zuten polizia iturriek; herritarrak atxilotuen zain biltzea izan zen gertaturiko gauza bakarra, ez zen inondik ere sumatu «istiluetarako» girorik; kezka, beldurra eta jakin-nahia adierazten zuten lesakarren aurpegiek.
Guardia zibilek atxilotuen aldeko elkartasun oihuak urrunarazi nahi izan bazituzten ere, indarrez aditu ahal ziren handik eta hemendik, herritarrek egotea izan zuten aldeetatik.
Porturen etxebizitza mihatzerakoan, oihu eginez gero isunak jarriko zituztela, mehatxu egin zuten guardia zibilek. Babes eta elkartasun keinuak ere ez zituen onartu poliziaren jazarpenak. Herritarren indarra horren gainetik sumatu zen hala ere, eta Portu eta Sarasola lesakarrek beren herritarren berotasuna sentitu izanen zuten.
Jazarpena
Aipatzekoa da herritarren babes hori, mihaketek iraun bitarteko bost orduetan nabaritu izan zela. Porturen eta Sarasolaren etxebizitzetako mihaketen ondotik, herriko plazarako bidean bildu ziren lesakarrak, Guardia Zibilaren karabana pasatzean atxilotuak animatzeko helburuz. Guardia Zibilak taldea desegin zuen porrekin mehatxatuz, eta ibilgailu batekin taldea harrapatzeko keinua eginez.
Nahi zutena lortu bazuten ere, herritarrek ez zuten etsi eta Porturen gurasoen etxean mihaketak iraun bitartean hantxe izan ziren.
Datozen egunetan ere mobi-lizazioak izanen dira Lesakan, aurreikusten denez, bakartze egoerak irauten duen denbora guzian. Guardia Zibilaren presentzia ere aipatzekoa da. Atzo goizeko elkarretaratzean, ibilgailu bat plazatik pasatu zen eta beste bat plaza hustu arte egon zen zain. Herriaren sarreran bilduta zeuden lauzpabost ibilgailu, eta horien artean aurreko eguneko operazioan parte hartu zuen kargu altu bat zegoen.
Arratsaldean Udaletxean egindako osoko bilkura berezian atxilotuen egoeraz mintzatu ziren. Udal aretoa jendez gainezka zela, udal ordezkariek atxilotuen egoerari buruzko kezka agertu zuten, goizean herritarrek egindako prentsaurrekoan edo Lesakako alkateak eginiko adierazpenetan agertu bezala, eta hainbat puntutan oinarritutako mozioa aho batez onartu zen. Besteren artean, Igor Portu ospitaleratua izana salatu zuten, eta horrekin batean, gertaera horretatik ondoriozta daitezkeen torturak.
Familiak jasan duen informazio ezari begira, beren senitartekoen berri jakinaraztea exijitu zuen Lesakako Udalak. Ildo horretan, atxilotuen inguruko informazio eza salatu zuten, eta bakartze egoerak hori ahalbidetzen duenez gero, sistema horrekin amaitzea exijitu zen.
«Aski da», errateko garaia dela adierazi zuen Lesakako Udalak, eta gisa honetako egoerekin behin betiko amaitzearren, hainbat konpromiso hartuko dituela jakinarazi zuen. Publikoki instituzioei zuzendu zitzaien, atxilotuak lehenbailehen epailearen aitzinetik pasatu daitezela, eta bakartze egoera bertan behera utz dezatela exijitzeko. Atxilotutakoen familiei babesa eta laguntza emateko prest dagoela ere adierazi zuen. EAJko, EAko, Onin taldeko eta ezker abertzaleko ordezkariek aho batez onartu zuten atxilotuak babesteko mozioa.
Senideak Arartekoarekin
Bilkuraren ondotik manifestazioa egin zen Lesakako karriketan zehar. Goizean elkarretaratzean agertutako ideiak berriro ere aditu ahal izan ziren orduan. Bihar, asteazkena, 20.00-etan mobilizazioa izanen da Lesakan, Udalak deituta, «Lege Antiterroristaren kontra, torturarik ez» leloa hartuta. Parte hartzeko deia Bortzirietako herri guztiei zabaldu zaie.
Atzo Euskal Herriko hainbat herritan egin zen bi lesakarren aldeko aldarrikapena. Batetik bakartze egoera eta torturak salatzeko, eta bestetik atxilotuak aska ditzatela eskatzeko ere, Santurtzin 70 lagun bildu ziren; Lezaman 40, Zarautzen 60 eta Astigarragan 20.
Gaur 12.00etan Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren senideak Nafarroako Arartekoarekin biltzekoak dira beren senitartekoen egoeraren gaineko kezka azaltzeko. Instituzio publikoei eta Administrazioari buruzko kexak biltzen ditu Arartekoak, eta herritarrek egindako salaketak hartzen ditu.
Azken tortura kasuak salatzeko, amnistiaren aldeko mugimenduak hainbat mobilizazio deitu ditu gaur arratsalderako. Besteak beste, Durangon, Bilbon, Arrasaten, Donostian, Gasteizen eta Lesakan egingo dira protestak.
El relato pormenorizado del durangarra Gorka Lupiañez sobre los cinco días que permaneció incomunicado a manos de la Guardia Civil -explicó que le hicieron «la bolsa» unas 50 veces al día, realizó más de 10.000 flexiones, le sometieron dos veces a «la bañera» y le violaron con un palo-, sobre el que dio cuenta GARA el pasado día 21 de diciembre, volvió a encender la alarma de gran parte de la ciudadanía vasca en relación a la práctica de la tortura y al riesgo que conlleva el régimen de incomunicación para los ciudadanos vascos detenidos. Una cuestión que, no obstante, también había salido a relucir a finales de noviembre con la denuncia pública de Xabier Urdin.
El joven burlatarra destacó haber vivido «un infierno» en dependencias policiales tras ser arrestado en un operativo conjunto llevado a cabo por la Policía española y la Guardia Civil. En aquella redada también fueron detenidos Aitor Torrea, Iñigo Gulina, David Urdin, Jose Jabier Osés e Iker Gorraiz. Xabier Urdin, tras ser puesto en libertad -Gorraiz también quedó libre, mientras que el resto fue enviado a prisión-, compareció ante la prensa para denunciar que fue objeto de torturas físicas y sicológicas. Precisó que le hicieron «la bolsa» y le obligaron a «hacer ejercicio físico hasta caer desfallecido al suelo». Además, según su relato, sus captores le dijeron que su madre se hallaba hospitalizada y que iban a detener a su hermana para vejarla.
El testimonio de Lupiañez apenas un mes más tarde no vino sino a constatar lo que reiteradamente afirman organismos internacionales, como hizo Amnistía Internacional recientemente: que las autoridades españolas no ponen en práctica las recomendaciones para evitar que se produzcan malos tratos y que la incomunicación posibilita que se registren hechos de este tipo.
El caso del durangarra, además, estuvo rodeado por unas circunstancias nada habituales -las FSE no informaron de su arresto hasta el 7 de diciembre, un día después de que fuera interceptado cerca de Berriz- y por la significativa prórroga de la incomunicación cuando fue encarcelado -régimen que no le levantaron hasta el día 14-. Tres días más tarde, en la visita con su abogado, le explicó todo lo acontecido.
Sin duda, el testimonio de Lupiañez, el de Urdin y el de tanto otros vinieron a la memoria de los allegados de Portu y Sarasola tras saber de su detención.
Lesakako Udalean atzo arratsaldean egin zen osoko bilkura berezian atxiloketen inguruko hainbat salaketa biltzen dituen mozioa onartu zuten taldeek. Atxilotuen eskubideak errespetatzea eta senitartekoak informatzea eskatu zuten.