GARA > Idatzia > Kultura

«Katu botaduna» ipuin klasikoaren umorezko bertsio musikala, «Karabas», laster da Donostian

p049_f02_097x092.jpg

Izaro AULESTIARTE | DONOSTIA

Golden Apple Quartet eta Kanpingags antzerki konpainiak elkarlanean ekoitzi duten «Karabas» antzezlanak «Katu botadu- na» ipuin klasikoaren umorezko bertsio musikala ekarriko du Donostiara. Victoria Eugeniak hartuko du, hain zuzen ere, e-manaldia. Larunbatean izango da, hilaren 19an -San Sebastian bezperan-, 16.00etan euskaraz eta 18.00etan gaztelaniaz.

Umeei zuzendutako antzezlana bada ere, oro har familia osoari dago zuzenduta «Karabas». Oholtza gainera David Rosco (errege xelebrearen paperean), Mikel Antero (Karabas), Joli Pascualena (printzesa kontserbadorea) eta Iker Bengoetxea (katu «gorria») gazteak daramatza. Kanpingags taldeko Patxi Barko dute horiek zuzendari. Golden Apple Quartet-eko kide Loyola Garmendiak, aldiz, musika zuzendaritzaren ardura du.

«Galipotx»en ondorengoa

Antzezlan honen aurretik ere, guztiek ezagutzen zuten elkar. Izan ere, orain urtebete pasatxo «Galipotx» izeneko musika ikuskizuna ekoitzi zuten Golden Apple Quartet-ek eta Kanpingags-ek, eta antzezle berberak zituen hark protagonista. Gaur egungo umeei zuzendutako kalitatezko musikalak eskaintzeko premiaz jabetuta sortu zen proiektua. Eta, nolabait, «Karabas» haren ondorengo lana da, hau ere ipuin klasiko baten bertsio komikoa.

Dena den, aktoreek eta zuzendariek nabarmendu dute antzezlan berrian arlo oro direla «landuagoak», bai antzezleen aldetik, bai eszenografia, argi zein musika aldetik ere, hilabeteotako esperientziaren fruitu. Finean, beraz, ongi pasatu eta «musika ona»z gozatzeko beta izango da Donostian, Sting-en edo The Beatles-en bertsio dibertigarriak ere tartean direla.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo