GARA > Idatzia > Bruesa

Lleidan irabazi eta goialdean segi nahi dute Lasorenek Brown tartean dela

GARA | DONOSTIA

Rod Brown iritsi berria tartean dela, Lleidarako bidea egin zuen atzo Bruesa GBCek, bertoko Plus Pujol arriskutsuari irabazi eta LEB ligako goialdean jarraitzeko intentzioz. Neurketa iluntzeko 20.45etan hasiko da.

13 laguneko taldea du uneotan Pablo Lasok eta Brown iritsi ondoren, Perico Sala beteranoa deialditik at uztea erabaki du entrenatzaile gasteiztarrak. Ondorioz, talde donostiarraren jokoa Uriz nafarrak, Nocedalek eta Rod Brown britainiarrak eramango dute.

Plus Pujol Lleidaren aurka «kontzentrazio osoz» jokatu beharko dutela adierazi zuen Lasok astero egiten duen prentsaurrekoan.

«Talde sendoa da Lleidakoa eta orain zortzigarren badaude ere, liga amaieran gorago egongo dira ziurrenik. Gure aldetik, berriz, kontzentrazio osoz jokatu beharko dugu, defentsa lana burutzeko orduan batik bat. Plus Pujol Lleidak jokalari asko ditu puntu ugari sartzeko gaitasuna dutenak; hala nola Berni Alvarez, Alberto Miguel, Fergerson edo Brian Jones».

«Barruko jokalariek ere, Mainoldi eta Maraker, adibidez, oso arriskutsuak dira, kanpora irten eta handik saskira dezakete-eta» esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo