GARA > Idatzia > Euskal Herria

Aita Luis Villasanteren lana digitalizatzeko egitasmoa aurkeztu dute

GARA |

Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Diputazioak Aita Luis Villasanteren dokumentu funtsa digitalizatzeko egitasmoa aurkeztu zuten atzo. Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu berria den Josune Ariztondo hartu zuen atzo erakundeak bere Bilboko egoitzan, joan den asteartean izendatu zutenetik egin duen lehen bisita ofizialean.

Hainbat egitasmo berriren artean, Villasanteren lana digitalizatzeko egitasmoa izan zuten aztergai atzo. Izan ere, Euskaltzaindiak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan abiatu nahi dituen hainbat ekimen eta jarduera aztertu baitzituzten. Aipatutako Villasanteren lana Arantzazun, Oñatin, dago gordeta baina, jakinarazi zutenez, erakundearen egoitzara eraman nahi dute. Era berean, haren kopia Bilboko Foru Liburutegian utziko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo