Errenteria Hiria film laburren lehiaketa abian da
Lehiaketa honen helburua gazteen artean eta, batez ere, eskualdeko gazteen artean ikus-entzunezko artea sustatzea eta lantzea da. Lehiaketan 16 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Jatorriari dagokionez, ez dago inolako mugarik, hala, aurreko urteetan, Europako eta Latinoamerikako gazteek ere parte hartu dute. Lan guztiak jatorrizkoak eta 2005 urtetik aurrera eginak beharko dute izan. Gaia egileak aukeratutakoa izango da.