GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTren aurkako sabotajea Zornotzan eta Gorrotometroaren eztanda Berangon

p018_f03.jpg

GARA |

Joan den urtarrilaren 8an Abiadura Handiko Trenaren aurkako sabotajea egin zuten Zornotzan. Azpiegitura erraldoi horren enpresa eraikitzaileetako bat da Moyua, eta bertako kristalak harrikatu eta apurtu zituzten Bizkaiko herrian. «Indarkeria iraultzailea» aldarrikatu dute komu- nikatu batean, eta honako galdera bota dute: «Non dago benetako indarkeria, ez bada gure lurrak hausten dituzten hondea- tzeko makinetan, tuneletan eta zubietan?».

«Arrazoia gurekin dugu, gure esku eta bihotzetan -jarraitu dute agirian-. Eta kriminalizazio kanpaina honi erantzuteko egin dezakegun onena borrokan jarraitzea da; zenbat eta gogorrago kolpatzen gaituzten, orduan eta kemen handiagoarekin borrokatzea».

Haien ustez, «ez da sindikatu eta alderdien banderarik behar, haur, emakume eta gizon libreak eta elkartuak baizik, nahi ez dugun tren honi, bai eta fabrika eta merkatalguneen mundu gris honi ere ezezko biribila ematen diotenak».

Bestalde, Berangon, duela hilabete Gorrotometroa jarri zuten martxan herriko gazteek. Adierazi dutenez, «helburua gazteon haserrea eta gorrotoa neurtzea zen, kezkatzen gaituzten gaiak jorratzea eta pazientzia bukatzen hasia zaigula irudikatzea». «Abiadura Handiko Trena eta proiektu txikitzaileak hasi ziren Gorrotometroaren tenperatura igotzen. Bologna prozesuak tenperatura bor-bor jarri zuen eta, azkenik, espekulazioak eta etxebizitza eskubidearen ukazioak Gorrotometroa lehertarazi du», azaldu dute.

Berangoko gazteek «txikitzaileei, Bologna aplikatzen dutenei eta espekulatzaileei tiro» egin diete. «Gure gorrotoa erantzuleen aurpegietara jaurti dugu, eta bide batez etorkizuneko Euskal Herria irudikatu dugu; AHT, Bologna eta espekulaziorik gabeko Euskal Herria, hain zuzen».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo