GARA > Idatzia > Mundua

AEBetako hauteskunde kanpainarik garestiena, inolako zalantzarik gabe

Hillary Clintonek edo Barack Obamak Alderdi Demokratan; John McCain, Mitt Romney edo Mike Huckabeek Errepublikarrean; nork irabaziko duen jakin ahal izateko asko falta da. Baina, guztiek dute ezaugarri komun bat: kanpaina honetan gastatzen ari diren dirutza, alegia. Aurrekontu zehatzik argitara eman ez bada ere, analistak bat datoz: Guztiek nabarmendu dute AEBetako hautes kanpaina garestiena dela .

GARA |

Alderdi Demokrataren eta Errepublikarrean presidentegaiak nortzuk izango diren jakiterik ez dago oraindik. Izan ere, Iowako caucus-ean Barack Obamak eta Mike Huckabeek irabazi bazuten ere, New Hampshireko primarioetan, Hillary Clinton gailendu zitzaion Obamari, inkestek esaten zutenaren kontra, eta Huckabee hirugarren gelditu zen, John McCain eta Mitt Romneyren atzetik.

Gauzak horrela, Etxe Zurira iristeko lehia benetan bizia izango dela nabarmendu dute analistek. New Hampshiren gertatutakoak inkestak erabat fidagarriak ez direla erakutsi du, beraz, adituak itxarotearen alde azaldu dira. Hori bai, inork zalantzan ipini ez duena zera da: Estatu Batuetako hauteskunde kanpainarik garestiena da hau.

Azaroaren 4ra bitartean, orotara, hautagaiek gutxienez mila milioi dolar gastatuko dituzte hautesleen botoa eskuratzeko. «Fortuna» aldizkariak argitaratu zuenaren arabera, kopuru hori hiru mila milioi dolarrekoa izan daiteke. Dirua izatea, eta asko, ezinbesteko baldintza da.

New Yorkeko alkate Bloombergek aitortu zuen hauteskundeetara aurkeztekotan, mila milioi dolar gastatuko lituzkeela .

2004ko presidentziarako hauteskunde kanpainak 693 milioi dolarreko kostua izan zuen. Duela hogei urte, 1988an hain zuzen ere, aurrekontua 59 milioikoa izan zen. Historialariek gogora ekarri dutenez, 1860an Abraham Linconek 100.000 bat dolar gastatu zituen presidente izendatu baino lehen.

Oraindik asko falta denez, hautagaiak boltsikoak beteta izateko ahaleginak biderkatzen ari dira, batez ere, otsailaren 5 ari begira. Egun horretan, caucus-ak eta primarioak egingo dira hogei estatu baino gehiagotan. Hilaren 31ra arte, Batzorde Federalak ez ditu aurrekontuen zenbatekoa zabalduko.

Baina, Hillary Clintonen lan taldeak adierazi zuenez, New Yorkeko senatariak 115 milioi dolar bildu zituen iaz. Barack Obamak apur bat gutxiago lortu du, 103 milioi, hain zuzen ere.

Dena den, aipaturiko kopuru horiek ez dira adierazgarriak, hauteskunde kanpainen diseinatzaileen arduradunek ez baitute azaldu benetan zenbat diru duten. New Yorkeko alkate ohi Rudolph Giulianik, zerrendetan azkena, 12,7 milioi dolar ditu. Horietatik, zazpi primarioak kudeatzeko erabiliko ditu.

Mitt Romney, Massachusettseko gobernadore ohia da diru gehien gastatu duena. 2007ko lehen bederatzi hilabeteetan soilik, egunero 100.000 dolar erabili zituen.

Baina, aurrekontu malgua izateak ez du garaipena ziurtatzen. Hala gertatu zen Iowan eta New Hampshiren. Lehenengoan, Huckabeek irabazi zuen, eta bigarrenean, McCainek. Azken honen hautagaitza amaitutzat ematen zuten analistek eta, hala ere, irabaztea lortu zuen.

CLINTON VS OBAMA

Clintonek eta Obamak mintzaldien gogortasuna malgutzea erabaki dute, Partidu Demokrata zatitzearen arriskua ikusita. Azken egunotan, hika-mika sutsuak izan dituzte ea beltz bat AEBetako presidente izan daitekeen, edo Martin Luther Kingen inguruan.

mila milioi dolar

2004ko hauteskunde kanpainaren aurrekontua 693 milioi dolarrekoa izan zen. Kopuru horri izugarria iritzi zioten arren, oraingoan mila milioi dolarrera iritsiko dela aurreikusi dute analistek.

McCain y Romney, a la disputa de un empobrecido Michigan

Los aspirantes republicanos a la Casa Blanca trataban ayer de consolidar sus posiciones en las primarias de Michigan, un estado especialmente deprimido por la crisis económica. John McCain y Mitt Romney parecían tener las mejores expectativas. Más de siete millones de personas estaban inscritas en las listas electorales. Pero se calculaba que la participación no superaría el 20%. En sólo siete años, entre 2000 y 2007, Michigan ha perdido 275.000 empleos en el sector industrial y el 10,5% de la población vive en el umbral de la pobreza

Tanto McCain como Romney centraron su campaña en planes para sacar a este estado, cuna de la industria automotriz de Estados Unidos, de la grave crisis que padece. Las encuestas les daban un empate técnico, aunque McCain parecía tener una ligera ventaja. No obstante, para su contrincante de Massachusetts la victoria era más que necesaria después de los varapalos de Iowa y New Hampshire. El pastor baptista Mike Huckabee, que se ha beneficiado de una sólida posición gracias a los votos de los cristianos evangelistas, figuraba en los sondeos en tercer lugar, seguido a una prudencial distancia por el ex senador de Tennessee Fred Thompson, que ha concentrado todos sus esfuerzos en Carolina del Sur, previstas para el sábado.

Michigan pretendió adelantar sus primarias para lograr así una mayor relevancia en el largo proceso electoral, por lo que el Partido Demócrata decidió que sus delegados no podrían votar en la convención que elegirá al candidato a la presidencia de este partido. Como consecuencia, los demócratas no han hecho campaña en este estado. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo