GARA > Idatzia > Alaves

Aganzo Celtaren aurka jokatzeko prest dago

GARA | GASTEIZ

David Aganzok asteko lehen saioan parte hartu ahal izan zuen, larunbatean jasandako kolpeek eragindako arazoak gainditu baititu.

Alde horretatik, Josu Uriberen arazo nagusia, Celtaren aurkako partidari begira, ezker hegalekoa da, Angelek eta Tarantinok ezin izango baitute jokatu. Konpetizio Batzordeak Angel zigortu zuen atzo, larunbatean bosgarren txartel horia ikusi ondoren eta, gainera, tendinitis txiki bat dauka; bizkaitarraren sendatze prozesua, bestetik, astiro doa; izan ere, atzo ezin izan zuen taldekideekin lan egiteko zuen asmoa bete.

Beraz, badirudi igandean Uribek David Coromina jar dezakeela ezker hegalean. Bigarren aukera bat Alberto Morgadoren debuta izango litzateke.

Bere asmoei buruzko arrastoak eskain ditzake entrenatzaile zuri-urdinak Ibaian 10.30etik aurrera zuzenduko duen saioan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo