GARA > Idatzia > Euskal Herria

Poitiers eta Angulemera bidaia egin dute, Flores eta Garai presoengana

GARA |

Larunbatean berrogeita hamar bat lagun frantziar espetxeetara joan ziren Donibane Garazin joan den irailean izandako polizia operazioan atxilotutako bi laguni elkartasuna adierazteko asmoz.

Poitiers-ko kartzelara izan zen lehen bisita, han baitago zigortuta Pantxo Flores. Espetxeari bira eman zioten musika soinuaz, eta presoen aldeko oihuak bota ziren. Presoaren erantzuna ikusi ahal izan zuten bisitariek, bere ziegako leihotik ikurrina erakutsi baitzuen. Arratsaldean Angulemeko kartzelara joan ziren, han dagoen Cedriek Garairi babesa helarazteko asmoarekin.

Ongi etorria

Atzo Fernando Etxegarairi ongi etorria egin zitzaion Plentzian. 20 urtetik gora kartzelan egin ostean, hilaren 4an geratu zen aske.

Bestalde, duela bi hilabete abiatutako kanpainaren barrenean, larunbatean sinadura bilketa egin zen Algortan gaixo dagoen Anjel Figueroa-ren askatasuna eskatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo