Kontratu etetea
Esainek Asegarce utzi du aukera ezagatik minduta
Aspek ere ez du bere enpresan nahi eta aukera berrien zain afizionatu mailan arituko da aurrerantzean
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Profesionaletan bederatzi urte eman ostean -1998. urteko bigarren mailako buruz burukoa eta 2003ko Nafarroako lau eta erdikoa irabazi ditu- aukera berriak azaldu bitartean -Frontis edo Master Jai-, amateur mailan jokatu du hemendik aurrera Iñaki Esain aurrelari nafarrak. Asegarcek ez dio kontratua berritu eta burlatakoak nahikoa minduta utzi du Bilboko enpresa, bere ustez ez duelako duen maila erakusteko nahikoa aukerarik izan.
Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan, nahikoa kritiko agertu zen pilotaria Asegarcek berarekin izan duen jarrerarekin. «Profesionaletan bederatzi urte eman ditut, eta kirolaz bizi ahal izatea zorte handia izan da niretzat, zorte handia izan dut, hori ez baitago edonoren esku. Alde horretatik ez daukat kexatzerik, baina kirolari moduan, sarri esan diet beste pilotariei saminduta nengoela. Izan ere, kirolaria zarenean, entrenatzea eta gauzak ondo egitea gustatzen zaizunean, ezin baduzu, tira, lasai geratzen zara; baina, zuk nahi bai, baina uzten ez dizutenean, nahikoa etsigarria da», adierazi zuen.
Esainek berak onartu zuen, Asegarceren ezetza jaso zuenean, berehala Asperen ateak jo zituela, baina Vidartetarren enpresak ere ez du beretzako lekurik . «Ilusioa egingo lidake, Aspen, urte batez gutxienez, jokatzeko aukera emango balidate, partidetan nire maila erakusteko gai naizela uste dut, eta bestela, etxera joateko ordua heldu dela ulertuko nuke. Hala ere, Mutiloarekin hitz egin nuen, eta beraiek jende gazteagoa nahi dutela esan zidan, beraz, ez dago ezer egiterik. 30 urterekin gaztetzat daukat nire burua, baina bakoitzak bere enpresa bere erara antolatzeko eskubidea dauka».
Gainbehera
Asperen ezetzaren ostean, Frontisek edo sortu berria den Master Jai enpresaren eskaintza baten zain, afizionatu mailan jokatuko du azken urteotan gainbehera etorri etorri den pilotari honek. Azken urteetan txapelketa nagusietatik kanpo egon ostean, azkeneko Lau eta erdikoan parte hartzeko aukera eman zion bere enpresak, baina Burlatakoak ez zuen batere etekinik atera; Mikel Goñiren aurka jokatzea egokitu zitzaion, eta Oronotzekoak jipoitu egin zuen Eibarko Astelenan jokatutako partidan.
Iragan ostiralean jokatu zuen Esainek Asegarcerekin bere azken partida, Zornotzan Agirreren aurka neurtu baitzituen indarrak nafarrak jaialdia osatzeko jarritako partidan. 22-19 ko emaitzaz irabazi zion nafarrak Arteakoari.
Tras la prueba realizada en la misma elección de material llevada a cabo ayer en el Labrit iruindarra, tanto Oinatz Bengoetxea como Patxi Ruiz confirmaron que están en condiciones de jugar el sábado el partido que les enfrenta a Sebastian Gonzalez y un Abel Barriola que vuelve a la competición tras haber superado el proceso gripal que le impidió jugar ante Olaizola I-Otxandorena.
El delantero de Leitza sufre una pequeña fisura en la falange distal del tercer dedo de su mano izquierda, pero el «dedal» casero ideado para proteger la zona ha dado buen resultado y Bengoetxea VI estará disponible mañana. Patxi Ruiz terminó con la derecha tocada el domingo en el Astelena, pero ayer se probó y comprobó que está en buenas condiciones de afrontar un partido en el que buscan igualar a victorias a la pareja de Aspe. Al margen de la prueba de los dos pelotaris de Asegarce, no hubo mayores problemas con el material. Gonzalez y Barriola se decantaron por tres pelotas de Cipri y Bengoetxea VI-Ruiz por tres de Punpa.
Por la tarde se apartó material en Urduliz para el partido que enfrentará a Capellán (sustituto de Xala)-Pascual y Olaizola II-Mendizabal II (sustituto de Zearra).
J.O.