GARA > Idatzia > Non Zer

Oskorri taldeak Gasteizko Udal Musika Bandarekin kontzertua emango du

Oskorrik, bere 35 urtebetetzea ospatzeko grabatu duen «Oskorri Banda Band» disko berriko jira Gasteizera helduko da gaur. Arabako hiriburuan arituko dira Gasteizko Udal Musika Banderekin batera, eta Hilario Extremianaren zuzendaritzapean. Hurrengo asteetan, eta urte osoan, hainbat hiri eta herri bisitatuko dituzte bertako Bandekin batera kontzertua egiteko, besteak beste Eibar, Hendaia, Tafalla, Tolosa, Portugalete, Lizarra, Irun, Andoain, Errenteria, Biarritz eta Bilbo. Dagoeneko, Euskal Herri osoko 30 Banda baino gehiago ari dira errepertorioa prestatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo