GARA > Idatzia > Ikusmira

Mundu osoan ohikoak dira politikoki gaindi ezin daitezkeen arerioen aurkako bidezidor juridikoak

Gaurko GARAk azaltzen duen txekiar gazte komunisten ilegalizazio kasua mundu mailako joera orokor batean koka daiteke. Joera horren ezaugarri nagusia politikoki gaindi ezin daitekeen arerioa «etsai nagusi» bihurtu eta bide judizialetik itotzen saiatzean datza. Debekuak, ilegalizazioak, jazarpenak... denak balio du. Alegia, legea sistemaren kontra -edo beste sistema baten alde- ari diren mugimenduak kriminalizatzeko eta baldintzatzeko tresna politiko gisa erabiltzen da han eta hemen. Txekiako kasuan, zehazki, herrialde sozialisten gainbeheraren ondoren irekitako fase politikoan kokatu behar da gazte mugimenduaren legez kanporatzea. Izan ere, Berlingo murrua erori ondoren, historia garaikidea faltsutzen duen eta komunismoa ideologia totalitarioekin berdintzen duen ikuspuntua asko hedatu baita. «Historiaren amaiera» eta kapitalismoaren garaipen erabatekoa aurreikusten zuten indarrek ikuspuntu hori bultzatu dute.

Oro har, jokabide horrek gatazka politikoen areagotzea besterik ez duela ekartzen esan daiteke. Epe motzean, halako neurriek etekin politiko zuzenak eman ditzakete, baina epe ertain eta luzera porrotera kondenatuta daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo