GARA > Idatzia > Euskal Herria

Tolosako inauteria 200 karroza eta konpartsak alaituko dute

GARA |

Berrehun bat karrozak eta konpartsak emango diete aurten kolorea Tolosako inauteriei datorren urtarrilaren 31tik otsailaren 5era bitartean. Herriko alkate Jokin Bildarratzek, Kultur zinegotzi Andoni Iturzaetak, eta kartelaren egile Tomas Hernandez Mendizabalek eman zuten atzo egitarauaren berri eta jendea animatu zuten «umorez, jarrera baikorrez eta errespetuz» parte hartzera.

Bildarratzek kaleak alaituko dituzten txarangen papera nabarmendu zuen, tolosarrei «oso barrura» iristen zaien giro bat lortzen baitute. Herritarren parte hartzea ere azpimarratu zuen eta %80 -90 inguru mozorrotzen dela azaldu zuen, «pailazo sudurrarekin edo lastozko txapelarekin bada ere», Tolosako inauterietan irudimena gailentzen delako, «dauden baliabideekin ideia dibertigarrienak gauzatzeko».

Bestalde, Donostian, Kaldereroen Gehitu Konpartsa aterako da bihar gaueko hamarretan eta hiriko erdialdeko kaleetan zehar ibiliko da. Izandako elkarlana eskertzeko asmoz, homosexualen eskubideak babesten dituen elkarteak Pirritx, Porrotx y Marimotots pailazo taldekoak izendatu ditu erregina, baita «Familiak Milakolore» proiektuan idazle-lagun izan zuten Mixel Murua ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo