GARA > Idatzia > Pilota

Binakako Txapelketa

Aspeko beteranoek aurreneko garaipena eskuratu nahi dute

Hiru jardunaldi jokatu ostean, Eugi eta Lasak osatzen dutena da partidarik irabazi ez duen txapelketako bikote bakarraEl Alaves logró su primer triunfo en Mendizorrotza ante la Real, reafirmando las aspectomando las aspectomando las aspectos

p049_f01_097x140.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Patxi Eugik eta Oskar Lasak osatzen duten bikote beteranoa da, Binakako Txapelketaren lehen hiru jardunaldiak jokatu ostean, oraindik garaipenik lortu ez duen bakarra. Lehen partidan 22-16 galdu zuten Olaizola I-Belokiren aurka, bigarren neurketan 22-14koa izan zen emaitza Bengoetxea VI-Patxi Ruizen kontra eta hirugarren jardunaldian ere 22-14 galdu zuten Olaizola II-Mendizabal II bikoaren aurka -azken horretan Capellanek ordezkatu zuen Eugi-.

Emaitzek laguntzen ez badute ere, ezin da esan bikote nafarra gaizki jokatzen ari denik. Oskar Lasak maila oso polita erakutsi du, batez ere, azken bi partidatan eta defentsan erakutsitako gaitasuna aipatzekoa da. Eugik, ordea, ez du aurrean batere asmatu jokatutako bi neurketetan eta horixe falta izan zaie Aspeko beteranoei garaipena lortzeko.

«Egia da partidaren lehen zatian ongi eusten diogula jokoari, baina bigarren erdian neurketa erabakitzea falta zaigu. Badakigu aurkariek gauzak zail jarriko dizkigutela, baina igandean gure lehen garaipena eskuratzea espero dugu», aitortu zuen Patxi Eugik itxaropentsu atzo Eibarko Astelenan egindako pilota aukeraketan.

Kasu honetan aurrean izango dituztenak Koka eta Begino dira, aurreko astelehenera arte garaipenik gabe zegoen beste bikotea. Xalaren lesioa ongi baliatu zuten, ordea, eta igandeko partida irabaziz gero bete-betean sartuko dira finalerdietan sartzeko borroka horretan. «Nire ustez partida oso irekita dago. Badakigu Eugi-Lasa bikote oso arriskutsua dela, oso gogorra, eta lan asko egin beharko dugu haiei irabazteko», onartu zuen Juantxo Kokak ere igandera begira.

Aurreko astean baja izan eta gero, Patxi Eugi txapelketara itzuliko da: «Osatu naiz aurreko astean izan nuen gripetik eta baita belarrian eduki nuen infekziotik ere. Aste honetan bi entrenamendu on egin ahal izan ditut eta orain konfiantza berreskuratu nahi dut igandean garaipen bat lortzeko».

Antzeko pilotak

Materialari dagokionez, pilota nahiko antzekoak aukeratu zituzten oro har, nahiz eta ñabardura txikiren bat onartzen duten. «Gureak zertxobait biziagoak dira, beraienak baino bote handiagoa dutenak. Eta beraien hiru piloten artean, bat dago agian bote baxuegia duena. Baina, oro har, pilota onak dira», aipatu zuen Kokak. Eugik ere ez zuen aitzakiarik jarri eta «Eibarren jokatzeko pilota egokiak» direla baieztatu zuen.

Kontuan izan behar da Eibarko partida izango dela aste honetan laugarren jardunaldia itxiko duen partida, larunbatean txapelketako bi neurketa jokatuko direlako Iscarren eta Iruñean. Nolabait esatearren, lehen ligaxkako lehen itzuliaren amaiera izango da, eta hurrengo astetik aurrera berriz ere elkarren aurka bigarrenez jokatzen hasiko dira.

Eibarko jaialdia 17.00etan hasiko da, eta hiru partidaz osatuta egongo da (ETB-1). Lehen norgehiagokan bi atzelari handi nor baino nor ikusteko aukera izango da: Galartza V.ak eta Zubietak Rober Uriarte eta Goñi III.aren kontra jokatuko dute. Hirugarren partidan, berriz, Larralde eta Merino I.ak Apezetxea eta Arizmendirekin neurtuko dituzte indarrak.

Beloki no jugará y Titín III repetirá el lunes en Tolosa

Rubén Beloki hizo una pequeña prueba ayer por la mañana en el frontón Beotibar de Tolosa para comprobar el estado de su mano derecha de cara al partido que debía disputar mañana en la localidad vallisoletana de Íscar. Jugó un partidillo de 25 minutos formando pareja con su hermano Alberto contra Mikel Olaetxea e Iñaki Otxandorena. A la finalización del mismo, y viendo que su derecha no respondía bien, el gran zaguero de Burlata decidió suspender su participación. Su puesto lo ocupará el propio Otxandorena, como viene haciéndolo durante las dos últimas semanas.

Por otro lado, el incombustible Titín III, que también juega en Íscar, repetirá el lunes en Tolosa. A.A.

PARTIDAK ERABAKI

«Egia da partidaren lehen zatian ongi eusten diogula jokoari, baina neurketaren bigarren erdian partida erabakitzea falta zaigu», onartu zuen Patxi Eugik atzo Eibarren egindako material aukeraketan.

Urduliz acoge hoy a la noche el primer partido de la cuarta jornada

El frontón de Urduliz estrenará la cuarta jornada del Parejas hoy a la noche (23.00, ETB-1) con el partido entre Olaizola II-Mendizabal II y Capellán-Pascual. Con las conocidas bajas de Zearra y Xala, ambas parejas buscarán su segunda victoria de la primera fase con el objetivo de seguir metidas en la lucha por las semifinales.

Además, el Parejas de Segunda tendrá hoy triple jornada en Urduliz e Íscar. La lucha entre Del-Rey-Merino I y Uriarte-Galarza VI abrirá el festival de Urduliz a partir de las 22.00, mientras que los otros partidos de campeonato se jugarán en tierras vallisoletanas a partir de las 20.30. Por un lado, Mendizabal I-Oteiza se medirán a Retegi Bi-Argote; por el otro, Saralegi-Iza jugarán contra Arretxe II-Eskudero.A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo