GARA > Idatzia > Lagun Aro

Ligako azken hitzordua

Sentsazio onak gorde nahi dituzte Kanarietan aurrenekoz irabaziz

GARA | BILBO

«Aste zaila» izan du Iurbentia Bilbao Basketek Granadako ustekabeko jipoiaren ondoren. Hala, Kopara sentsazio onak aldean dituztela iritsi nahi lukete bilbotarrek. Horretarako Kalise Gran Canariaren kantxan garaile atera beharko dute Vidorretarenek.

Lan nekeza izanen da, ordea. Bizkaitarrek Kanariar Uharteetako Kirol Zentroan hiru bider jokatu eta beti galtzaile izan direla ikustea nahikoa da zailtasunaz jabetzeko.

«Ohi baino aste gogorragoa izan da», aitortu zuen Vidorretak ohiko prentsaurrekoan. «Granadan galdu ostean buelta eman behar diogu egoerari, bestela Kopara gaizki iritsiko gara eta. Aste honeta zenbait arazo fisiko ere izan ditugu, baina taldeak entrenamenduetan lan ona egin du».

Kalise Gran Canariaren inguruan «etxean oso gogorrak» direla onartu zuen Indautxukoak. «Aurten Tauk baino ez du irabazi `Harkaitzean'. Beraz, badakigu ongi jokatu ezean jai izango dugula».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo