Zinebi jaialdiak saritutako lanak ikusteko aukera Abandoko udaltegian
GARA | BILBO
Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (Zinebi) aurkeztutako euskal zinemagileen bederatzi film emango dituzte gaur Bilboko Abandoko udaltegian. Gehienak fikziozko lanak dira, nahiz eta animaziozko lanen bat ere baden tartean.
Zinebiklubeko saioak ostegunero izaten dira, 19.30etik aurrera, doan. Gaurko saioak 98 minutuko iraupena izango du. Laida Lertxundiren «Footnotes to a house of love», Victor Iriarteren «Decir adiós» eta Haritz Zubillagaren «Las horas muertas» izango dira ikusgai, baita «Limoncello», Luis Berdejo, Jorge Dorado eta Borja Cobeagak zuzendutako lana, baita Jose Julian Bakedanoren «La carta del amigo» ere.