Endika Fernandezek Alaskatik Ushuaiara bizikletaz egindako bidaia kontatuko du
Emanaldi honetan, 2005eko maiatzetik 2006ko ekainera bitartean, bakarka bizikletaz eginiko bidaia kontatuko du Endika Fernandezek. Bidaia Alaskako Anchorage hiriburuan hasi zuen eta Argentinako Ushuaian bukatu. Batetik bestera, hainbat herrialde zeharkatu zituen: AEB, Kanada, Mexiko, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua, Costa Rica, Panama; gero hegazkina hartu, eta Cartagena de Indias (Kolonbia), Ekuador, Peru, Txile eta Argentina izan ziren. Gaurko emanaldian diaporama, ahoz emandako azalpenez, argazkiz, musikaz eta bideoz lagunduta egongo da.