GARA > Idatzia > Non Zer

Euskarabila Ipuin Erotikoen XIII. Lehiaketa martxan jarri da jadanik

Lehiaketa honetan 1992an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte. Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua) gutun-azal itxi batean sartuko dira eta honen azalean ipuinaren izenburua jarriko da. Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 21a izango da eta Euskarabila elkartera bildali behar dira. Sariei dagokienez, lehenengoak 500 euro jasoko ditu eta bigarrenak 300. Basauriko onenarentzako saria 200 eurokoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo