GARA > Idatzia > Musika

Gazteria. Diskurtsoa. Entretenimendua. Oldarkortasun eza

Teknologiak arazoa sortu badu inoiz, orain gizakiak jakin behar du teknologia bere askapenerako erabiltzen; kulturaren eta teknologiaren arteko ezkontzarekin emaitza iraultzailea izango zela eta gizartea ulertzeko modu berri batera garamatzala esanez sartu ziguten ziria (tira, masaren gehiengoarekin lortu dutela esango dut).

Ritxi AIZPURU | Musika argitaratzailea

Gaztaroa ez da adina, jarrera bat da», esan zuen musikaz hitz egiten Greil Markus idazle amerikarrak. 1995etik gazteak gehiago dira teknologiaren seme euren gurasoen ondorengo baino. Teknologiaren garrantzia eguneroko sexuak duen mailara igo da, eta gazteak ez du teknologia ikusten bere miseria moralaren sorburu bezala, baizik eta bere askatasunaren oinarri legez. «Gazteriaren protestak maiz hartu du aisia itxura» (Miguel Amoros). The Beatles, The Rolling Stones, Bob Dylan eta abarrekin, negozioaren beste ikuspegi bat erakutsi zioten musikari. Musikaren negozioak arrazionalizaziora egin zuen jauzi eta diskoen salmenta aisialdirako zerbitzu-enpresen esku geratu zen AEBetan.

Entretenimendua gauza guztien gainetik jarri zen eta agintearen aurkako jarrerak amiltzen hasi ziren. AEBetan Warner multiak 1977an, punkaren urtean, argitaratutako txosten batean idatzi zuten entretenimendua behar bat bihurtu behar zutela. Teknologiak langileriari lanpostuak kendu zizkion eta borrokak izan ziren, makina bat makina apurtu zituzten (lu-dditarrak). Teknologiak arazoa sortu badu inoiz, orain gizakiak jakin behar du teknologia bere askapenerako erabiltzen; kulturaren eta teknologiaren arteko ezkontzarekin emaitza iraultzailea izango zela eta gizartea ulertzeko modu berri batera garamatzala esanez sartu ziguten ziria (tira, masaren gehiengoarekin lortu dutela esango dut). Europan, ordea, gazteek aldarrikapen bortitzak zituzten eta multien mezuek ez zuten gazteria konprometituaren burua jan. «Behera lana» mugimendua asko zabaldu zen. Giza mugimenduen lana eta esparrua gero eta txikiagoa egin da. Gaur, benetako giza mugimenduen kopurua ia ezerezean geratu da eta giza mugimendu terminoa erabiltzeari utzi eta talde espezifikoetara joko genuke.

Baina gazteriak aisialdian oinarritzen du dena. Konpromiso lurrunkortasunak, elkartasuna adierazteko motibazio gutxi, sakonki despolitizatutako joerak eta orainaldiari kultua ematea dira aisialdiaren osagaiak. Gizarte honetan ke-saltzaile andana dago. Diskurtso oldarkorren deserosotasuna aldarrikatzen du sistemak berak eta gainetik eta ezkerretik ateratzen zaizkigunak errekuperatu egiten ditu, edo nahi ditu, berehala. Euren sistemaren kudeatzaile egiten gaituzte. Teknologia guztiak gizakiaren aurka bihurtzen dira goiz edo berandu, sistemari zer komeni zaion; beraz, teknologia ez da indar neutroa.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo