GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Bakuntasunaren edertasuna

p058_f03_32x32.jpg

Zuhaitzak basoa ikusten ez duela uzten esan ohi da askotan. Batzuetan, ordea, basoaren edertasunak gertuen dugun zuhaitzari jaramon handirik ez egitera eramaten gaitu. Euskal Herria, txikia izanda ere, handia da diskoen grabazioari dagokionez. Estilo batzuetan gabeziak sumatzen badira ere, pauso sendoak ematen ari dira.

Musika industriak bizi dituen aldaketek kalte egin diete batzuei, baina musika munduan bide berriak asmatzera eta lantzera eraman du. Hondarribian, adibidez, bertako talde eta musikariek sortutako Psilocybe elkarteak lan handia egin du azken urteotan bertako eta inguruko herrietako musika sorkuntzaren sustapen eta hedaduran.

Dj Mauk zuzentzen duen Maumousse egitasmoa da horren adibide. Baliabide apalekin maila handiko diskoak egin daitezkeela erakutsi dute. Izen horrekin kaleratu duten bigarren disko honetan, melodiak eta sentimenduak dira nagusi. Hezur eta haragizko musikariz osatutako banda sendoarekin eta seriotasun handiz aritu diren kolaboratzaile sortarekin -Carlos Noain eta Igor Obeso Pinbol, El Brujo, Dj Sucio -BSS, HR-, Apala-Küm-, oso disko txukuna kaleratu dute. Giro lasaiak sortu eta kantuei nortasuna eman dien melodiak nagusi, gitarra akustikoak, apaindura elektronikoak eta ahots jokoak (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez abestutako hitzak). Bakuna bezain ederra. Topikoetatik eta estiloen mugetatik ihesi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo