Bolada ona
Azken emaitzak, erronka berri bati ekiteko lehen urratsa
Azken garaipenek zuri-gorrien konfiantza indartu dute eta, hori aprobetxatuz, jokoa hobetu eta emaitza onak lortzen jarraitu nahi dute
A.U.L. | BILBO
Buruak eta hankek batera lan egiten dute futbolean, emaitzek eta konfiantzak bat egiten duten bezala. Emaitza txarrek konfiantza murrizten dute, konfiantza ezak emaitza onak lortzea oztopatzen duen heinean; eta ez da erraza izaten begizta hori askatzea, inflexio puntu famatuak aurkitu arte, behinik behin.
Horretan dabil Athletic. Bi denboralditan lehenengo aldiz, hirugarren garaipena jarraian lortzeko aukera dauka, eta hogei hilabetetan lehenengo aldiz, beherapen postuekiko bost puntutako abantaila daukala kontuan hartuta, eskuragarriagoa dirudi lorpen horrek. Begizta berri bati ekin diote zuri-gorriek eta beste bira bat gehitu nahi diote inertzia hori indartzeko.
Emaitzek, beraz, konfiantza ekarri dute eta, hori aprobetxatuz, jokoa hobetu eta emaitza onekin jarraitu nahi dute bilbotarrek. «Behean egotea eragozpena da jokalariontzat -onartu zuen atzo Koikili Lertxundik-, eta zaila izaten da barruan daukazun onena ateratzea. Egoera lasaiagoan gaudenez, taldeak orain arte egin duen baino futbol hobea duela erakutsi ahal izatea espero dugu». «Behean zaudenean -gehitu zuen Pablo Orbaizek-, partiden aurretik, beti sinatzen duzu 1-0koa gaizki jokatuz, baina bi garaipen jarraian lortu ondoren, zer edo zer gehiago eskatzen diozu zeure buruari, helburu nagusia beti hiru puntuak lortzea bada ere».
Une egokia
Bolada berri honek baikortasuna piztu duen arren, zuri-gorriek argi daukate konfiantza eta lasaikeria nahastea arriskutsua dela. Horregatik, «futbolak buelta asko» ematen dituela gogorarazi zuen Orbaizek. «Talde guztiek izaten dituzte bolada on eta txarrak denboraldian, eta guk, oraindik, bost puntuko abantaila besterik ez dugu ».
Athletici sei hilabete kosta zaio bolada ona harrapatzea eta horrek sufrimendu handiak sortu dituen arren, kontua da, nahiko une egokian heldu dela dirudiela, talde bilbotarra hainbat etsai zuzenen aurka arituko baita datorren asteotan. Aurretik, Vila-real San Mamesera etorriko da eta Athleticek Almeria bisitatuko du, baina ondoren, beheratze postuetatik ihes egin nahian dabiltzan aurkariak izango ditu, Valladolid, Betis, Getafe eta Recreativo, hain zuzen ere. Hau da, taldeak denboraldi amaiera lasaia izango duen -nolabaiteko lasaitasuna- ala estu eta larri ibiliko den erabaki dezaketen partidak izango dira aurki zuri-gorriek jokatu beharrekoak.
Oraingoz, baikor ekin diezaieketela dirudi. Bizi duten uneagatik, baina baita lehen itzulian talde horien aurka egindakoagatik ere, orain arte denboraldiko boladarik onena lortu baitzuen, lau jardunalditan zazpi puntu eskuratuz, Valladolid eta Recreativoren aurka eskuratutako garaipenei eta Betisen aurkako berdinketari esker.
Presioak orain arte hankak trabatu badizkie ere, zuri-gorriek aurrerantzean hobeto jokatzea espero dute emaitzek indartutako konfiantzari esker.
Konfiantza eta lasaikeria nahastearen arriskua aipatu zuen Pablo Orbaizek, aldea txikia dela, eta talde guztiek bolada ona eta txarrak dituztela gogoraraziz.
Tiko tendrá que pasar finalmente por el quirófano. El jugador navarro, de baja en las últimas semanas por una entorsis en la rodilla izquierda, se someterá a una artroscopia el próximo martes para intentar acabar con su dolencia, según adelantaron ayer los servicios médicos rojiblancos.
No es tan grave el caso de Fran Yeste, aunque el esguince en el tobillo izquierdo con el que concluyó el choque frente al Atlético de Madrid le impidió entrenar ayer y le convierte, de momento, en duda para la cita del próximo domingo. En caso de que se recupere, y pese a que Joaquín Caparrós no ofreció pistas en el regreso del equipo a los entrenamientos, el técnico podría repetir ante el Villarreal el once que sumó los tres puntos en el Vicente Calderón.
Tampoco trabajaron ayer junto a sus compañeros Ander Murillo y Gorka Iraizoz, que siguen adelante con su recuperación, mientras Aitor Ramos protagonizaba la buena noticia al mostrarse recuperado de la contusión que sufrió en el encuentro frente al Levante y que le impidió viajar a Madrid.