GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bologna Prozesuaren aurkako Ikasle Adierazpena aurkeztu dute

«Herritarren eskura, eskuetan eta zerbitzura» egongo den Unibertsitatea behar dela uste dutelako eta aldaketak egin aurretik unibertsitate komunitate osoak parte hartuko duen eztabaida zabaldu behar delako, Bologna Prozesuaren aurkako Ikasle Adierazpena plazaratu zuten atzo, Donostian. Aurrerantzean ahalik eta atxikimendu gehien batzea da helburua.

p019_f02.jpg

Maider EIZMENDI |

Atzodanik abian da ekimena eta hala izango da datozen aste eta hilabeteetan. Bologna Prozesuaren aurkako Ikasle Adierazpena aurkeztu zuten atzo Donostian, eta orain atxikimenduak batzeko epea zabalik dago. Horretarako prestatu dute www.ikasleadierazpena.org webgunea eta ekimenaren berri emango dute fakultatez fakultate eta klasez klase. Ahalik eta atxikimendurik gehien berenganatzea dute helburu. Bilduak dituzte jada baten batzuk eta, hain zuzen, sinatzaileetako bik, Beñat Gaztelumendi bertsolariak eta Fran Urias Hesian taldeko abeslariak, irakurri zuten adierazpena.

Ikasle Abertzaleek eta Eraldatu taldeak sustatu duten testuan adierazi dute «munduan nagusi den sistema kapitalista patriarkalak» ez duela etenik eskura dituen bitarteko eta jarduteko modu guztiak merkatuaren mesedetan jartzeko asmoan, eta gaineratu dutenez, «zerbitzu publikoen eta pribatizazioaren garaian bete-betean sartuta gauden honetan, mundua gidatzen duten agenteek hezkuntzan dute jarria jo puntua».

«Europa osoa astintzen ari den zurrunbilo honek -jarraitzen du testuak- euskal hezkuntza esparrua ere eraldaketa bidean jarria du, eta horren leku- ko dira unibertsitate ezberdinetan gertatzen ari diren aldaketak». Europako hainbat unibertsitate komunitatetan Bologna Prozesua gelditzea eta baldintzatzea lortzen ari direla gogora ekartzearekin batera, sinatzaileek nabarmendu zutenez, Euskal Herrian ere «aldaketa neoliberalek sortutako kezkagatik, eta aplikatzeko orduan unibertsitate komunitatearen parte hartzerik izan ez delako», gatazka sakona sortu da.

Hala, testuaren bidez gizarteari, oro har, eta hezkuntza agintariei, bereziki, esan nahi diete ez dutela onartzen hezkuntza merkatuaren mesedetara egotea, «eskubidea den heinean, eta eskubideak ez direla salerosten aintzat hartuta». Aitzitik, «herritarren eskura, eskuetan eta zerbitzura egongo den Unibertsitate bat behar dugu, eta, beraz, ezezko biribilena eman behar diogu unibertsitatearen pribatizazioari, homogeneizazioari eta elitizazioari», zehazten dute.

Era berean, hezkuntza ko-munitatearen iritzia kontuan hartzekoa dela aldarrikatu dute, «ez soilik unibertsitateko eguneroko erabakiak hartze- ko orduan, baita unibertsita- te eredua zehazteko orduan ere». Hori dela-eta, Euskal Herriak behar duen unibertsitatearen inguruan, hitza eta erabakia hezkuntza komunitateak duela berretsi nahi izan dute Ikasle Adierazpenaren bidez, eta ikasleek duten zeresana nabarmendu: «Demokraziaren izenean inposatzea ez dela bidea adierazi nahi dugu, eta beraz, guztiz arbuiatzen dugula Bologna Prozesua».

Horiek horrela, unibertsitateko hezkuntza komunitatean, bere osotasunean hartuta, egin beharko litzatekeen eztabaida parte-hartzaile eta erabakitzailea da, esan zutenez, unibertsitatean sortzen den gatazka konpontzeko bide bakarra. «Ez dago inongo aldaketarik egiterik eztabaida hori gauzatu artean eta, beraz, Bologna Prozesua berehala etetea eskatzen dugu, behar dugun unibertsitate ereduaren inguruko eztabaida zabaldu, eta berme guztiak mahai gainean jarrita».

webgunea

Testuari atxikimendua emateko aukera dago, horretarako apropos prestatu duten «www.ikasleadieraz-pena.org» orrialdean. Halaber, fakultatez fakultate eta klasez klase garatuko dituzte ekimenak.

Sinatzaileak

Xabi Paya

Bertsolaria

Beñat Gaztelumendi

Bertsolaria

Kimetz Blanco

Lor-eko musikaria

Ramiro Unzeta

Lor-eko musikaria

Lander Irazola

Lor-eko musikaria

Markel Bergara

Realeko jokalaria

Xabi Prieto

Realeko jokalaria

Asier Riesgo

Realeko jokalaria

Jon Ansotegi

Realeko jokalaria

Dani Estrada

Realeko jokalaria

Xabi Castillo

Realeko jokalaria

Gorka Larrea

Realeko jokalaria

Jone Otxoa-Aizpurua

Bakarlaria

Josu Martinez

Aktorea

Unai Bergara

Diseinatzailea eta musikaria

Unai Arrieta

Arrate-ko eskubaloi jokalaria

Arkaitz Villar

Musika kazetaria

Fredi Paya

Bertsolaria

Adrian Elustondo

Kauta-ko musikaria

Jon Gurrutxaga

Arima Beltza-ko musikaria

Amets Arzallus

Bertsolaria

Sustrai Colina

Bertsolaria

Eñaut Elorrieta

Ken Zazpi-ko abeslaria

Fran Urias

Hesian-eko musikaria

Amets Larraza

Hesian-eko musikaria

Antton Uriarte

Bakarlaria

Jokin Uranga

Bertsolaria

Egoi Irisarri

Karate txapelduna

Iratxe Ibarra

Bertsolaria

Asier Unsain

Aktorea

Xabi Eizagirre

Eibar-eko jokalaria

David Zurutuza

Eibar-eko jokalaria

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo