GARA > Idatzia > Euskal Herria

Epaiketa

Greba egunean gatibu hartutako azpeitiarrak 100 euroko isuna jaso du

 Joan den ostegunean ezker abertzaleak deitutako greba egunean, Azpeitian Ertzaintzak atxilotutako gazteak ehun euroko isunari aurre egin beharko dio. Epaiketa azkarra izan zuen astearte goizean Azpeitiako Epaitegian eta epaileak isuna ezartzea deliberatu zuen. Ostegunean ertzainek bi orduz atxilotuta eduki zuten eta aske uztean astearterako zitazioa eman zioten. Ertzaintzak grebari buruzko informazioa banatzeagatik «delitua» egin izana egotzi nahi zion, baina abokatuak herritar horrek egindakoa «falta» izan dela argudiatu zuen epailearen aurrean, eta honek ere hala ebatzi du.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo