Atentatu hilgarria hauteskundeen bezperan
Ezker Batuak apurtutzat jo du Arrasaten EAE-ANVrekin duen gobernu akordioa
GARA | ARRASATE
Arrasateko EAE-ANVko zinegotziek, alkateak barne, karguak utziko dituzte Isaias Carrasco hil ostean ezarritako bi dolu egunetan, eta Ezker Batua-Zutik koalizioko ordezkariek hartuko dute egun hauetan Udalaren agintea. Alkateak berak eman zuen erabaki honen berri arratsaldean. Egun hauetan, beraz, EBko Ander Rodriguez izango da jarduneko alkatea.
Hain zuzen, EAE-ANVk eta EB-Zutik koalizioak udala gobernatzeko zuten akordioa apurtutzat jo du Javier Madrazok zuzentzen duen alderdiak, nahiz eta zertxobait lehenago, Rodriguezek berak adierazi zuen akordio horren gainean, oraindik, erabakirik ez zegoela, eta EAE-ANVk iragarri idazkiaren zain geratuko zirela erabaki bat hartu aurretik. EBko zuzendaritzak, hala ere, argi zuen bere jarrera, eta gobernu-ituna bertan behera utzi du.
Atentatuaren berri izan eta berehala, Ino Galparsoro EAE-ANVko Arrasateko alkateak bozeramaile batzordera deitu zuen arratsaldean, udaletxean. Ordu beteko bileraren buruan, PSE, EAJ, Ezker Batua, EA, PP eta Aralarreko eledunek idazki bat onartu zuten, non, besteak beste, Carrascoren «hilketa zitala» gaitzesten duten. EAEko ordezkariek ez zuten testua babestu.
Hildako zinegotzi ohiaren hil kapera udal eraikinean jartzea hitzartu zuten, eta bart gauean ezarri zuten bertan.
PSEk aurkeztu zuen mozioa, eta alderdi honetako ordezkariek alkate abertzalearen kontrako jarrera oldarkorra erakutsi zuten beren ekimenean. Izan ere, besteren artean, PSEko ordezkariek eskatu zuten Galparsorok udaletxetik alde egin zezala, bera bertan egotea «lotsagarri»tzat jotzen baitzuten, eta, hala, «edozein liskarraldi» eragozteko. Liskarraldia nork eragin zezakeen ez zuten azaldu beren idazkian.
Honekin batera, Patxi Lópezek zuzentzen duen alderdiak eskatu zuen euskal preso politikoen aldeko «edozein sinbolo» kentzeko, Udalaren eraikinean esekita dagoen pankartari aipamen eginez. Pankarta horrek euskal errepresaliatuen euskal herriratzea eskatzen zuen. Mozioko puntu hauek erretiratu zituen azkenean, baina, hala ere, bilera bukatu eta berehala, lau lagunek Udaletxeko balkoira igo eta apurtu ostean, plazara bota zuten pankarta.
PPren kontrako oihuak
Egun osoan zehar, Carrascoren senideekin eta PSEko ordezkariekin egoteko asmoz, instituzioetako agintariak eta alderdi politikoetako buruzagiak urreratu ziren Arrasateko ospitalera. Besteren artean, han izan ziren Juan José Ibarretxe lehendakaria, Esther Larrañaga eta Tontxu Campos Lakuako sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Paulino Luesma, Gobernu espainolak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkaria. Edonola ere, osasun zentrora hurbildu zen lehena alkatesa izan zen, nahiz eta, hedabideek azaldu zutenez, Carrascoren senideek ez zuten berarekin egon nahi izan.
Patxi López, Rodolfo Ares, Miguel Buen eta Manuel Huertas, Carrascoren alderdikideak ere Arrasaten egon ziren, baita Iñigo Urkullu eta Joseba Egibar jeltzaleak ere; Unai Ziarreta eta Nekane Altzelai EAko buruak; Javier Madrazo eta Antton Karrera EBko ordezkariak; Aralarreko Rebeka Ubera; eta PPko agintari María San Gil, Alfonso Alonso, Carmelo Barrio, Leopoldo Barreda, María José Usandizaga, Antonio Basagoiti eta José Eugenio Azpiroz. Hain zuzen, albiste agentziek azaldu zutenez, PPko ordezkariei «faxista» eta «hiltzaile» deitu zieten ospitaleko sarreran zeuden hainbat lagunek. Lagun horietako batek, San Gil ospitaletik atera zenean, hauxe esan zion PPko buruari: «ganorabako halakoa, zer esango duzu orain telebistan?».
PPko buruzagi Mariano Rajoy Arrasaten izan zen arratsaldean, Carrascoren kapera bisitatzen.
Debagoienako herri honetan izan zen José Luis Rodríguez Zapatero PSOEko nagusi eta presidente espainola ere. Zinegotzi ohiaren familiarekin egon zen babesa ematen, eta gero Patxi López eta PSEko beste arduradun batzuekin bildu zen Arrasateko hotel batean, Carrascoren hil kaperara joan aurretik.
Arrasateko Udaletxean euskal preso politikoen euskal herriratzea eskatzen zuen pankarta bere lekutik kendu zuten hainbat lagunek, apurtu, eta balkoitik behera bota zuten.
La noticia del atentado contra el ex edil del PSE en Arrasate Isaías Carrasco y, la posterior confirmación de su muerte, pusieron fin a los últimos actos de campaña que los partidos tenían programados a fin de pedir el voto en las elecciones de mañana. Al mismo tiempo, partidos e instituciones corrieron a convocar actos de repulsa, que se desarrollarán hoy, en forma de concentraciones frente a los ayuntamientos a mediodía, y el lunes, una vez transcurridos los comicios, cuando una manifestación recorrerá las calles de Arrasate a partir de las siete de la tarde.
En una nota de prensa, EUDEL hizo un llamamiento a los Ayuntamientos vascos y a la ciudadanía para que secunden el llamamiento a concentrarse durante quince minutos a la entrada de los edificios consistoriales, a partir de las 12.00 horas de hoy.
También Gesto por la Paz ha convocado concentraciones silenciosas, «en los lugares y las horas habituales», en protesta por la muerte del ex concejal. En un comunicado, este organismo señala que «aunque nos sigue paralizando el cuerpo y la mente tanto dolor y tanta injusticia, es preciso salir a la calle a denunciar en silencio este brutal asesinato y tomar las calles para decir a ETA que nosotros, con nuestro nombre, estamos absolutamente en contra de sus métodos».
Quien no ha convocado ningún acto de protesta ha sido la AVT. La Junta Directiva del grupo aún liderado por Francisco José Alcaraz -el miércoles anunció que en abril dejaría su cargo-, que precisamente ha salido a la calle en numerosas ocasiones para clamar contra el Gobierno del PSOE, argumenta su decisión de no llamar a movilizarse en la intención de «evitar que los terroristas sigan marcando la vida democrática de los españoles».
Asimismo, hace un llamamiento a los electores a que «se pronuncien de manera contundente contra los asesinos y aprovechen el día de reflexión para valorar lo acontecido durante los cuatro años» de legislatura de Zapatero. Ayer, el Foro de Ermua celebró una concentración en la Plaza Colón de Madrid.