GARA > Idatzia > Bilbao Basket

Zailtasun hirukoitza Gironan bilbotarrentzat

GARA | BILBO

Zailtasuna hirukoiztu egin da Bilbao Basketentzat, gaur Fontajaun gaueko 20.45etik aurrera jokatuko duen partida horri begira. Sailkapenean zortzigarren postuan den Akasvayu Gironari egin beharko diote aurre, sekula irabazi ez duten kantxa batean, eta taldean hiru hutsune nabarmen izango dituzte: Recker, Rancik eta Weis.

Aurreneko biek Gasteizen jokatutako Kopan min hartu zuten, eta ligako erreboteatzailerik onena den frantziarrak, aste honetan, eskuin eskuko hatza hautsi berri du.

ACBn jokatutako 125 partidetatik bakarra galdu duen Weisen hutsa bereziki larria da Vidorretarentzat, frantziar erraldoia funtsezko jokalaria baita, bai erasoan bai defentsan. Gainera, parean ligako pibotik onena den Marc Gasol izango dute eta kataluniarrak min handia egin diezaieke.

Egoera horretan, fitxatu berri duten Mile Ilic serbiarrak azterketa oso zaila izango du Gironan, bere debut eguna den honetan. Zailtasunak zailtasun, bilbotarrek ez dute esperantzarik galdu, aurtengo hamaseigarren garaipena lortzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo