Hondarribia-Irun
Robinson gabe, ezustekoa ematera
GARA | HONDARRIBIA
Oraintxe bi garaipenetara daukaten jaitsiera postuetatik irteteko borrokan, partida oso zaila izango du gaur arratsaldean Hondarribia-Irunek Salamancan, sailkapeneko bigarren lekuan kokatu den Perfumerías Avenida taldearen aurka.
Partida zail honetan, Ashley Robinson estatubatuarrak ez du bidasoatarren artean jokatuko. Taldeko agintariak eta Manel Sanchez entrenatzailea ez zeuden gustura pibot estatubatuarra egiten ari zen lanarekin, eta kontratua eten zioten atzo goizean, eta bigarren taldean ari zen Veselka Todorova bulgariarrak jokatuko du haren ordez.
14 garaipen eta 4 porrot batu dituzte Salamancakoek aurten eta talde orekatua lortu dute. Zaindu beharreko jokalariak, Reid eta Sánchez dira kanpotik, eta Santos eta Montañana barrutik.