GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Día internacional de la mujer

El movimiento feminista exige hechos

En esta página recogemos una selección de los comunicados y testimonios recibidos. En todos ellos se recoge la diferencia existente entre la igualdad formal que recoge la ley y la realidad que vivimos diariamente en nuestra sociedad, y se reclaman medidas para que esa igualdad entre mujeres y hombres sea real. Dependiendo de su ámbito de trabajo los colectivos ponen su acento en una u otra problemática.

p021_f02.jpg

 

Orekaren beharra

Izaskun Moiua
Emakundeko zuzendaria

(...) Berrikuntza ezinbesteko tresna da joko-arauak aldatzea ahalbidetuko duen gizarterantz aurrera egiteko. Gizarteek etengabe berritzen dute, mugitu egiten dira, lehenago ezinezkoak ziruditen helburuak lortu arte. Azken hamarkadetan mutazio prozesu garrantzitsua gertatzen ari da emakumeak lan merkatuan sartu izanaren, hezkuntza maila guztietan parte hartzearen eta prestakuntzan, kulturan eta erabakiak hartzen diren eremuetan presentzia handiagoa izatearen ondorioz. Nolanahi ere, nahiz eta egoera hori gizarte justuago eta berdintzaileagoa lortzearen aldeko aldaketak eragiten ari den, datuek erakusten digute emakumeek gizartean duten rola asko aldatu den arren, eta tradizioz gizonezkoei gordetako eremuetan sartu diren arren, gizonek ez dituztela neurri berean beren gain hartu etxeko, hezteko eta zaintzako lanak eta tradizioz emakumeekin lotu diren zeregin eta balioak.

Gizartetik, familiatik eta lanetik eratorritako ardurak bi sexuen artean modu bidezko batean banatzean datza gure gizartearen erronka handia. (...) Euskal Autonomia Erkidegoan, emakumeek etxeko lanen %70 baino gehiago egiten dute (zaintzea, heztea, janaria prestatzea, arropa garbitzea...). (...)

Berritzea zera da: errespetuan eta berdintasunean oinarrituriko bizikidetza eredu baten alde lan egitea. Eredu horrek ez baitie emakumeei bakarrik mesede egiten; gizonei ere egiten die, eta, hortaz, gizarte guztiari. Egia da gaur egungo gizartearen sistema patriarkalak pribilegio batzuk ematen dizkiela gizonei –beste batzuen artean, gehienbat emakumeek egiten dituzten etxeko lanei eta zaintzari etekinak ateratzea–, baina, bestalde, esan beharra dago sexuaren araberako rolak zurruntasunez bereizten dituen sistema horrek kostuak dituela gizonentzat ere. Familiak ekonomikoki mantentzeko erantzule nagusiak izateko hezi diren heinean, presio handia jasaten dute beren bizitzaren zati handi bat produkzio lanetan emateko eta, horren truke, ez dituzte guztiz garatzen etxeko bizitzarekin, zaintzarekin eta afektuarekin loturiko beren aukera eta gaitasun guztiak.  

(...) Arlo guztietan arduratsuak izatean, eta agertoki guztietan pertsonen eskubideen zein erantzukizunen balantza orekatzean, askeagoak bihurtzen dira pertsonak, eta gizarte orekatuaren aldeko urratsak ematen dira.


Harreman pertsonal eta kolektibo berrien bila

Ane Auzmendi
Gasteizko Legebiltzarreko Emakumeen Batzordeko lehendakaria

Martxoaren 8a dela-eta euskal emakumeok hitzordu bat daukagu gure eskubideen aldeko aldarria kalera ateratzeko. Emakumeok  bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu gizarte honetan; lan munduan ez ditugu aukera berdinak, eremu pribatuan egindako zaintza lanak ez dira behar bezala baloratzen, pobreziak emakume aurpegia du, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, patriarkatuaren ondorioak eta eskubide urraketa eremu guztietan jasaten jarraitzen dugu.

Martxoaren 8a emakumeon eskubideak aldarrikatzeko egun egokia da, baita aurrera begirako helburuak eta estrategiak markatzeko ere. Ezker abertzaleko kideok uste dugu berdintasun erreala lortzera begira bildu behar ditugula gure indarrak eta horretarako harreman pertsonal eta kolektibo berriak eraikitzea beharrezkoa da. Egun, sexuen arteko harreman hierarkikoak iraunarazten dira, eta horren ondorioz sexuaren araberako lan banaketa egiten da. Nahiz eta emakumeok eremu publikora iristen hasi garen, gizonezkoen esparru izaten jarraitzen du. Horregatik aukera berdintasuna lortzeko lan egiten jarraitu behar dugu. Emakumeok eremu pribatuan (etxeko lanetan, zaintza lanetan...) egiten dugun lan hori gizarte honen oinarrizko zutabetzat har dadin eta aitor dadin. (...) Gure ingurunean jasaten den diskriminazio egoera eraldatzeko ez da tresna baliagarria izan, adibidez, Berdintasun Legea. Baina emakumeok argi izan behar dugu, Ezker Abertzalearen ustez, emakumeok gidatutako ibilbidearen eta guk sortutako tresnen ondorioz etorriko dela, berdintasun errealean oinarritutako gizarte bateranzko bilakaera (...)


Berdintasunik ez eskubiderik gabe!

LABeko Emakumearen Idazkaritza

(...) Berdintasun hitza inoiz ez bezala zabaltzen ari da diskurtsoetan eta paperezko lege eta araudietan. Termino aurrerakoitzat jotzen omen da eta inor gutxi ausartzen da publikoki kontrakoa esatera. Ongi saltzen den etiketa merkea da. Berdintasunaren garaian bizi garela sentiarazi nahi omen digute, emakumeen errealitateak, ordea, lorpen horretatik urrun gaudela, eta are urrunago egoteko arriskua egon daitekeela adierazten digu. Adibidea hurbil dugu: Estatu espainiarrean auzitan, kriminalizatzeraino, jartzen ari den aborto eskubidea (...).

Gizonezkoekin alderatuz, ez dugu ez aukera, ez eskubide berdintasunean jarduten. Kontratu txarrenek, soldata baxuenek, ibilbide profesional motzenek, beste bereizkeria askoren artean, eta paperezko berdintasun araudi eta legeri anitzen pean, ezaugarritzen dute emakumezko langile kolektiboaren egoera Euskal Herrian.

(...) Neoliberalismo basatiaren garai honetan kalitatezko enpleguaren aldeko borroka elementu zentrala da euskal langileriarentzat. Baina, aldarrikapen  horrek emakumezko langileen kasuan duen esangura berezia nabarmendu beharra dugu (...).

Asko dago deseraikitzeko eta era justuago batean berreraikitzeko. Ekonomia, jendartea, hezkuntza, politika… emakume eta gizonen parekidetasunaren printzipiotik, alegia, eskubide eta aukera berdintasunetik, abia daitezela lortu beharra dugu (...).

Aurtengo martxoaren 8a testuinguru berezian kokatu digute, izan ere, berdintasunaren diskurtsoan aitzindari agertu nahi duten berberak dira, euren interes poilitiko soilei begira, emakumeok dugun sinboliko nagusia, martxoaren 8a, zapaltzen eta ezabatzen saiatzen ari direnak. (...) Martxoaren 8a mundu osoan partekatzen dugun data da. Egun horretan gure aldarrikapenak kaleratu eta jendarteratzeko aukera dugu. Gure eskubidea da, eta ez gaude prest inolako debekurik onartzeko. Hori dela-eta, deia luzatzen diegu Euskal Herriko emakume guztiei mobilizazioetan parte hartzeko, baita gizonei ere (...). Parekidetasuna lortzea denon erronka da.


Más realidades y derechos

Tere Sáez y Amparo León
Junta de Andrea

En el año del centenario de Simone de Beauvoir, Andrea hace suyas sus palabras «no se nace Mujer sino que se llega  a serlo». Es decir, queremos seguir recordando el hecho de que los estereotipos de género siguen condicionando las relaciones entre hombres y mujeres en esta sociedad. Se sigue arrastrando la idea de que las mujeres son más aptas para el espacio privado y el desempeño de las tareas domesticas y cuidados y por el contrario los hombres para el espacio público. Idea que divide a la sociedad en dos espacios diferenciados, y a la división sexual del trabajo, adjudicando cada uno a un sexo y además jerarquizados, dando más valor y poder a aquel en el que tradicionalmente han estado los hombres. De estas ideas vienen las actuaciones que consideran a las mujeres inferiores y por lo tanto de su propiedad e incluso llegar a matar, si no les obedecen. Ideas tenazmente cuestionada por muchas  mujeres durante años y cada vez  por más hombres.

Las mujeres con su práctica y denuncia. Practica en la medida en que cada vez más se esta en todos los espacios tradicionalmente vetados para nosotras (...). Denuncia de la realidad de que a pesar de los avances se sigue cobrando el 30% menos, siendo mayoritarias en el paro, relegándonos a los trabajos  precarios, temporales, de horario parcial, sin seguridad social... (...). Denuncia de las discriminaciones existentes en la actualidad que pegan con mas fuerza a los colectivos más débiles entre las mujeres: viudas, inmigrantes, trabajadoras  del hogar, victimas de la violencia de género... De las mentalidades que sibilinamente se siguen oponiendo a la igualdad y manteniendo por lo tanto los estereotipos. De los recortes a los derechos  como la negación e incumplimiento de la ley del  aborto en Navarra y la necesidad de ampliación de la misma en todo el Estado. Denuncia que las leyes no se están desarrollando y el compromiso colectivo con todo aquello que nos permita avanzar a una verdadera y real igualdad de oportunidades entre hombres y mujeres, base de una sociedad democrática.

Por ello este 8 de marzo, Andrea pide menos promesas que luego no se cumplen y sí el desarrollo pleno de las leyes. En concreto, aquí en Navarra, la ley de igualdad con la garantía de llegar a igual trabajo igual salario y el desarrollo de las políticas de conciliación de la vida personal y familiar, que signifiquen  la incorporación de los hombres al cuidado y tareas domesticas (ampliación del permiso de paternidad) y el desarrollo de recursos (...) Esta sociedad no se puede permitir ni quedarse con los brazos cruzados ante el asesinato de 18 mujeres en dos meses. La creación de los centros de atención integral, la educaron en igualdad y medidas específicas para atender a las mujeres inmigrantes. (...) Y la apuesta clara de avanzar hacia un mundo en el que la personas sean eso, personas (...).


Arbitrariedad de la Delegación del Gobierno

ELA

La prohibición de la manifestación convocada por diferentes organizaciones sociales y movimientos feministas en Iruñea para conmemorar el Día de la Mujer trabajadora es una arbitrariedad, carente de sentido y justificación.
Según ELA, la decisión de la Delegación del Gobierno de Navarra de impedir la manifestación no tiene ninguna justificación, ya que las reivindicaciones a favor de los derechos de las mujeres están por encima de los intereses particulares y no están sujetos a estrategias partidistas (...).


Mujeres cristianas e igualdad

Eliza Gara

El diccionario de la Real Academia de la Lengua nos dice que democracia es: la doctrina favorable a la intervención del pueblo en el gobierno. (...) cuando buscas vivir tu fe en comunidad y participar en nuestras iglesias, tienes que apechugar con un total dominio de la jerarquía de turno. La doctrina de la jerarquía de la Iglesia no sólo no es favorable a la intervención del pueblo sino que nos dejan claro con su «ordeno y  mando» que son contrarios incluso a escuchar las opiniones de la base.
Esa jerarquía nos dice con sus decisiones que entre otras cosas las mujeres por el hecho de nacer mujeres no servimos para puestos de decisión dentro de la Iglesia, no servimos para obtener la bendición de Dios y consagrar el pan, no servimos para coordinar o dirigir parroquias. Es, cuanto menos, pasmosa la incoherencia de sus actos con lo que predican en los sermones, llenos de justicia para todos, de amor al prójimo, de la importancia de la paz con el diálogo como instrumento (...).

Este 8 de marzo queremos recordar que las mujeres cristianas seguimos trabajando por vivir nuestra fe en un ámbito justo para todos y todas, que cambiar estructuras obsoletas e impuestas no nos da miedo, que nos comprometemos a asumir responsabilidades sabiendo el esfuerzo que ello conlleva, con la ayuda de Jesús y la voluntad de todos y todas, nuestros hijos e hijas podrán participar en una Iglesia más justa y coherente con sus credos.


Patriarkatua-rekin etorkizunik ez

Segi

Berdintasun faltsuaren diskurtsoaren garaian hezitako gazteak gara. Diskurtso honen arabera, emakumeok gizonen eskubide berdinak ditugu, edozertan lan egin, eta edozer ikas dezakegu, askeak gara gure sexualitatearen gainean erabakitzeko... (...) Ekintzei begiratuz gero, zapalkuntza eta diskriminazioa esparru guztietan pairatzen jarraitzen dugula agerikoa da, izan ere, sistema patriarkalak indarrean jarraitzen du. Hezkuntza sistemaren bidez, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak bultzatu, eta rol zehatzak inposatzen dira eredu parekideak sortu beharrean. Familiak, modu ez hain agerikoan bada ere, exijentzia eta betebehar ezberdinak egozten dizkio batak semeari, besteak alabari. Hein handi batean, sexuaren araberako ardura banaketa etxean bertan egiten jarraitzen dela baieztatu dezakegu (...). Hedabideen bitartez neska eredu zehatza goraipatzen da, konplexuz beterik bizi gaitezen: 90-60-90, eredu heterosexuala, bikote banaezina… Lan munduari dagokionez, pobrezia eta prekarietatea neska gazteon errealitate gordina dira (...). Gazte belaunaldien artean balore atzerakoi zein botere harremanak iraunarazi dituzte eta indarkeria kasuak areagotu dira. (...) Gure hitza aintzat hartu, eta gure eskubideak bermatu daitezen alternatiba bakarra independentzia da. Euskal Estatu Sozialista eta feminista helburu dugu, bizi dugun egoera irauli eta jendarte parekidea eraiki nahi dugulako. Horretarako, emakume gazteok lehen lerroan jarri, eta estrukturalki jendarte egitura irauliko duen eraldaketa gauzatzea ezinbestekoa da. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo